Renfe

Renfe Spain Pass

Orriaren edukia


Renfe Spain Pass, Espainian bizi ez direnei gure herrialdean bidaiatzeko pase bat da.


  • Pase honek 6 hilabete balio du erosten den egunetik hasita eta 1 hilabetez balio du lehen bidaia formalizatzen den egunetik hasita.
  • Bezeroak bi modu ditu aukeran: Club edo Turista, helduentzat edo haurrentzat (4 eta 13 urte bete artekoak; 4 urtez azpikoek doan bidaiatuko dute eserlekurik okupatzen ez badute).
  • Bezeroak 4, 6, 8, 10 edo 12 bidaiako pase bat aukera dezake 1 hilabetez erabiltzeko.
  • AVE Larga Distancia eta Media Distancia tren guztietarako balio du (etzaten diren eserlekuak izan ezik).
  • Txartelarekin Aldirietako trenetan bidaia dezakete, erreserbaren jatorriko edo helmugako herriarekin bat badator.
  • Toki hauetan eros daiteke: Interneten, baimendutako bidaia-agentzietan eta geltokietan.
  • Pasearen erreserba-zenbakiarekin txartelak Interneten, bidaia-agentzietan eta baimendutako geltokietan eros daitezke.
  • Pase pertsonala eta transferiezina da eta pasaportearekin egiaztatu behar da nortasuna.
  • "CiudadesAVE" eta Spain Pass paseekin, deskontu garrantzitsuak izango dira museoetan, jatetxeetan, pase turistikoetan eta abarretan.

Erosi Renfe Spain Pass

Informazio osagarria