Renfe

Buscar en Irene de Renfe

Donostia – Abonamendu eta Deskontuak

Orriaren edukia

Hileko abonamendu mugatua

Pertsona bakarrarentzako abonamendua da, pertsonalizatua eta besterenezina, egunean bi bidaia egiteko, bata joanekoa eta bestea itzulerakoa, balio duen aldian eta ordaindutako jatorriko eta helmugako zonan edo geltokien artean.

Hileko abonamendu mugatua egunero erabil daiteke n egunetik (balio duen lehen egunetik) hurrengo hileko n-1 egunera arte. Bi datak inprimatuta agertuko dira Hileko abonamendu mugatuan.

Prezio horiei ezingo zaie beste deskonturik aplikatu, Familia ugaria izateagatikoa eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak izan ezik.

Prezioak

Prezioen taula
Zonak Prezioak
1 34,45
2 43,95
3 58,65
4 73,30
5 85,80
6 91,00

Saltzeko bideak

Aldirietako geltokietako leihatiletan eta autosalmentako makinetan eros daitezke.

Lehen balio-eguna baino hamar egun lehenago eros daiteke gehienez.

Aldaketak

Ez da onartzen abonamendua aldatzea.

Baliogabetzeak

Erabiltzeko aldia hasi baino lehen soilik baliogabetu ahal izango da abonamendua. Eragiketa honek ez dio kosturik sortuko bezeroari.

Hileko abonamendu mugatua balidatzea

Bidaia hasi baino lehen derrigorrez balidatu beharko da geltokietan horretara bideratutako makinetan. Halako makinarik ez balego, ikuskatzeaz arduratzen diren langileek balidatuko dute. Balidatu ostean, ezin da baliogabetu.

Abonamenduaren lehen bidaia balidatu bi ordutara egin beharko da; bigarren bidaia, berriz, balidatutako eguneko ohiko azken zerbitzura arte egin ahal izango da.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak Hileko abonamendu mugatua aurkeztu beharko du egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Horretaz arduratzen diren langileek, gainera, abonamenduaren titularraren nortasuna ziurtatzen duen dokumentua ere eska dezakete.

Informazio osagarria