Renfe

Buscar en Irene de Renfe

Donostia – Abonamendu eta Deskontuak

Orriaren edukia

Hileko abonamendu mugagabea

Pertsona bakarrarentzako abonamendua da, pertsonalizatua eta besterenezina, egunean nahi adina bidaia egiteko, balio duen aldian eta ordaindutako jatorriko eta helmugako zonan edo geltokien artean.

Hileko abonamendu mugagabea egunero erabil daiteke n egunetik (balio duen lehen egunetik) hurrengo hileko n-1 egunera arte. Bi datak inprimatuta agertuko dira Hileko abonamendu mugagabean.

Prezio horiei ezingo zaie beste deskonturik aplikatu, Familia ugaria izateagatikoa eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak izan ezik.

Prezioak

Prezioen taula
Zonak Prezioak
1 45,60
2 51,70
3 73,00
4 95,85
5 109,55
6 144,60

Saltzeko bideak

Aldirietako geltokietako leihatiletan eta autosalmentako makinetan eros daitezke.

Lehen balio-eguna baino hamar egun lehenago eros daitezke gehienez.

Baliogabetzeak

Erabiltzeko aldia hasi baino lehen soilik baliogabetu ahal izango da Hileko abonamendu mugagabea.

Hileko abonamendu mugagabearen balidazioa

Bidaia hasi baino lehen derrigorrez balidatu beharko da geltokietan horretara bideratutako makinetan. Halako makinarik ez balego, ikuskatzeaz arduratzen diren langileek balidatuko dute. Balidatu ostean, ezin da baliogabetu.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak Hileko abonamendu mugagabea aurkeztu beharko du egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Horretaz arduratzen diren langileek, gainera, abonamenduaren titularraren nortasuna ziurtatzen duen dokumentua ere eska dezakete.

Informazio osagarria