Renfe

Buscar en Irene de Renfe

Donostia – Abonamendu eta Deskontuak

Orriaren edukia

Deskontuak

Haurrak

  • Talde-txartel batean dauden sei urtez azpiko haurrek doan bidaia dezakete. Heldu bakoitzeko 2 haur gehienez eta eserlekurik okupatzen ez badute.

Taldeak

  • Hamar pertsonek edo gehiagok osatu behar dute taldea.
  • Denek tren eta egun berean bidaiatu behar dute
  • Jatorri eta xede berarekin
  • 11 urte beteta dituzten haurretara arte: % 50eko deskontua.
  • Helduek, 12 urtetik aurrerakoak:
    • Joaneko bidaia: % 30eko deskontua.
    • Joan-etorriko bidaiak: % 40ko deskontua.
  • Baimena aldez aurretik eskatzeko telefonoa: 943 64 96 37.

Dorada txartela

  • Txartel hori lortu ahal izateko 60 urte baino gehiago izan behar dira edo 18 urtetik gorako pentsiodun izan behar da. Azken horiek formalki aitortutako ezintasun fisiko edo psikiko iraunkorra, osoa edo absolutua edota baliaezintasun handia izan behar dute. % 33eko urritasuna edo handiagoa duten pertsonak ere lor dezakete txartela.
  • Dorada txartelarekin, joaneko txartelaren edo joan-etorriko txartelaren prezioan % 40ko deskontua izango dute.
  • Deskontua asteko edozein egunetan egin ahal izango da.
  • % 65eko urritasuna edo handiagoa duten pertsonak deskontu bera izango duen lagun batekin joan daitezke.

Familia ugaria

  • Beherapena % 20koa izango da joaneko txartelaren prezioan, KATEGORIA OROKORRERAKO, eta % 50ekoa, KATEGORIA BEREZIRAKO.
  • Deskontu horiek bateragarriak dira beste edozein tarifa edo merkataritza-eskaintzarekin.

Informazio osagarria