Renfe

Buscar en Irene de Renfe

Donostia – Abonamendu eta Deskontuak

Orriaren edukia

Txartelak

Joan-etorrikoa

Pertsona bakarrarentzako txartela da, pertsonalizatu gabea eta besterengarria, eta egun berean joan-etorriko bidaia egiten duten bezeroei zuzenduta dago, jatorriko eta helmugako geltoki berak edo jatorriko eta helmugako zonak mantenduz.

JOANEKO bidaia txartela atera eta ondorengo bi ordutara egin beharko da; ITZULERAKOA, berriz, atera den eguneko ohiko azken zerbitzura arte egin ahal izango da, jaiegunak ez diren astelehenetik ostiralera.

Txartelari aplika dakizkioke Familia ugaria izateagatik eratorritako deskontuak eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak.

Prezioak

Prezioen taula
ZonakPrezioak
1 2,60
2 2,75
3 4,10
4 5,50
5 6,40
6 8,00

Saltzeko bideak

Aldirietako geltokietako leihatiletan eta autosalmentako makinetan eros daitezke txartelak.

Aldaketak

Ez da onartzen txartelak aldatzea.

Baliogabetzeak

Erosteko unean soilik onartzen da txartelak baliogabetzea. Eragiketa honek ez dio kosturik sortuko bezeroari.

Txartelak balidatzea

Bidaia hasi baino lehen derrigorrez balidatu beharko da geltokietan horretara bideratutako makinetan. Halako makinarik ez balego, ikuskatzeaz arduratzen diren langileek balidatuko dute.

Deskontuak lortu ahal izateko, bezeroak txartela aurkeztu beharko du egiaztagiriekin batera, eta bidaia amaitu arte gorde beharko ditu. Horretaz arduratzen diren langileek, gainera, txartelaren titularraren nortasuna ziurtatzen duen dokumentua ere eska dezakete.

Informazio osagarria