Prémium txartelak maila goreneko bidaia eskaintzen dizu, XL Confort eserlekuan, espazio eta erosotasun gehiagoz gozatzeko, zure txartelaren prezioan dauden estra guztiekin: eserlekua hautatzea, aldaketak eta baliogabetzeak, janaria eserlekura ekartzea eta abar…!

Más Renfe programako kide bazara, Prémium txartelarekin Renfe puntu gehien lortuko dituzu, eta geroko bidaietan edo gure partnerrekin erabili ahal izango dituzu.

Gogoratu zure txartela aldez aurretik erosiz gero, prezio onena lortuko duzula beti.
 

  • XL Confort eserlekuan bidaiatzea.
  • Gehieneko malgutasuna zure bidaiarako, zerbitzu hauek barne dituelako:
    • Doako aldaketak mugagabeak: aldatu bidaiaren data eta ordua nahi adina aldiz zigorrik gabe; txartel berriarekin dagoen prezio-aldea soilik ordaindu beharko duzu, alderik balego.
    • AVE Flex: aldatu txartela bidaia-egunean bertan kostu gehigarririk gabe (ezta prezio-alderik ere) eta baliogabetu zure txartela irteera baino 7 egun natural lehenagora arte, zenbatekoaren % 100 berreskuratuz, edo % 95 azken 6 egunetan.
  • Behar baduzu, zure txartelaren titularra doan aldatu ahal izango duzu.
  • Ezustekoren bat sortzen bazaizu eta trenera garaiz iristen ez bazara, zure txartela alda dezakezu hurrengo trenean doan bidaiatzeko, baldin eta trena irteera eta hurrengo 30 minutu baino lehen eskatzen baduzu.
  • Aukeratu bidaiatzeko erabili nahi duzun eserlekua kosturik gabe.
  • Itxaron trenari eroso: Gozatu jatorriko geltokiko Sala Club gelara sarbidea, trena irteera baino 2 ordu lehenagotik. Lortu informazio gehiago gure Sala Club gelakei buruz.
  • Bidaiatu zure maskotarekin doan, 10 kg-tik baino gutxiago pisatzen baditu. 40kg arteko perroaren estra Elige Estandar txartelarekin bakarrik eros daiteke.
  • Gozatu jatetxea eserlekuraino zerbitzuaz, zure eserlekuaren erosotasunean. Ezagutu xehetasun guztiak
Kontsultatu Prémium txartelaren baldintza guztiak
  • AVE Flex malgutasun gehigarria txartela erosteko momentuan bakarrik eros daiteke eta ez dago eskuragarri Básico txarteletarako. Aukeratu Elige edo Prémium txartela, malgutasun handiagoa izateko.
  • Txartel guztiak doan baliogabe ditzakezu erosketa egin eta 2 orduko epean.
  • AVE eta Larga Distancia trenetan bidaiatzeko txartelak izendunak dira, horrela zurekin harremanetan jarri ahal izango dugu behar izanez gero. Bidaiatzen duzunean, ez ahaztu indarrean dagoen eta argazkia duen nortasun-agiria (NAN, gidabaimena, egoiliar-txartela edo pasaportea) zurekin ekartzea. Nortasuna egiaztatzeko fakturatzeko unean edo trenean bertan.

AVE edo Larga Distancia trenetan bidaiatzen baduzu, zure txartelak Combinado Cercanías barne hartzen du, eta horrekin Cercanías, Rodalies eta Alicanteko TRAMen bidaiatu ahal izango duzu. Cercanías txartel konbinatua trena irten baino 4 ordu lehenago eta helmugara iritsi eta 4 geroago arte erabil dezakezu.

Eskuratu Combinado Cercanías txartela autosalmentako makinetan eta leihatiletan, barra-kodea eskaneatuz edo txartelean agertzen den zenbaki-kodea idatziz. Gainera, Madrilgo, Malagako, Valentziako eta Murtzia/Alacanteko Cercanías geltokietan ez ezik, zuzenean sar zaitezke Cercanías sarera kode-irakurgailua duten tornuetan zure AVE edo Larga Distancia txarteleko bi dimentsiotako barrak (BIDI) aurkeztuz, eta horrela ez duzu autosalmentako makinetara edo leihatiletara joan beharko.