AVE, Espainia eta Frantziaren arteko nazioarteko AVE, Alvia, Euromed eta Intercity trenetan, bertan behera uzteko baldintzak erositako txartelaren (Básico, Elige edo Prémium) eta bidaia-dataren arabera zehazten dira ((2027ko urtarrilaren 25a baino lehen edo ondoren izan).
2027ko urtarrilaren 25era arteko bidaietarako:
- Básico txartela ezin da baliogabetu.
- Elige eta Elige Confort txartelak baliogabetu daitezke; kasu horretan, zenbatekoaren % 70 itzuliko dizugu.
Zure bidaia hobetu dezakezu, 5 €-ren truke, Diru-itzultze osoa osagarria erosiz, zure txartelaren zenbatekoaren % 100 berreskuratuko duzu, trenaren irteera baino 7 egun lehenago baliogabetzen baduzu, eta % 95, azken 6 egun naturaletan baliogabetuz gero. Gainera, 10 €-ren truke, Pack Superflex eros dezakezu, eta bertan honako gehigarriak sartzen dira: Aldaketak mugagabeak, AVE zubia eta Diru-itzultze osoa.
- Prémium txartelak baliogabetzeko aukera ematen du % 100eko diru-itzultzearekin trenaren irteera baino 7 egun lehenago arte, edo % 95eko diru-itzultzearekin azken 6 egun naturaletan. Gainera,Pack Superflex du kostu gehigarririk gabe. Kontuan izan Prémium txartela ez dagoela eskuragarri Nazioarteko AVEan.
2027ko urtarrilaren 25etik aurrerako bidaietarako:
- Básico txartela ezin da baliogabetu.
- Elige eta Elige Confort txartelak baliogabetu daitezke; kasu horretan, zenbatekoaren % 70 itzuliko dizugu.
Zure bidaia hobetu dezakezu, 10 €-ren truke, AVE Flex gehigarria erosita. Horrela, txartelaren zenbatekoaren % 100 berreskuratuko duzu, trenaren irteera baino 7 egun lehenago baliogabetzen baduzu, eta % 95, azken 6 egun naturaletan baliogabetuz gero.
- Prémium txartelak baliogabetzeko aukera ematen du % 100eko diru-itzultzearekin trenaren irteera baino 7 egun lehenago arte, edo % 95eko diru-itzultzearekin azken 6 egun naturaletan. Gainera, AVE Flex du kostu gehigarririk gabe. Gogoratu Prémium txartela ez dagoela eskuragarri Nazioarteko AVEn.
Espainiatik kanpo bazaude, eta ezin bazara Renferen ohiko kanaletara sartu txartelak baliogabetzea eskatzeko, kontuan hartu behar duzu:
- Renfek jaulkitako txartelak ezin izango dira beste sare bateko saltokietan baliogabetu.
- Renferen webgunearen bidez eskuratutako txartelak webgunetik bertatik baliogabetu daitezke.
- kreditu-txartel edo PayPal bidez ordaindutako PDF txartelak Renfe Contigo (+34) 912 320 320 telefonotik baliogabetu daitezke.
Avant, Media Distancia, Cercanías eta Rodalies trenetan:
- Oro har, baliogabetutako txartelaren prezioaren % 15 kenduko da, baliogabetze-gastuak direla-eta.
- Avant eta Media Distancia zerbitzuetarako joan-etorriko tarifa bat bada, txartel bakoitza banaka baliogabetu ahal izango da, eta baliogabetu den txartelaren kostuaren % 40a kenduko da. Bi ibilbideak aldi berean baliogabetzen badira, baliogabetutako txartelen kostuaren % 15a kenduko da.
- Aldiriko eta Rodalieseko zerbitzuetarako txartelak erosten den unetik zenbatzen hasitako bi ordu igaro baino lehen soilik baliogabetu ahal izango dira.