Trenbide-azpiegituren Administratzaileak (Adif) trenbide-sareko hainbat puntutan ezarritako aldi baterako abiadura-mugak direla eta, baliteke zenbait zerbitzuk atzerapenak izatea, baina atzerapen horien ez dute zerikusirik Renferekin. 2026ko urtarrilaren 31tik aurrera erositako txartelek eta abonuek ez dute kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik sortuko atzerapena abiadura-muga horien ondorio denean. Renfetik egoera honek sor ditzakeen eragozpenak sentitzen ditugu eta kaltetutako pertsonei eskerrak ematen dizkiegu ulermenagatik.

2025eko abenduaren 4an, Mugikortasun Iraunkorraren Legea argitaratu zen, eta haren 31. xedapen gehigarriak Renferentzat kalte-ordainen araubide berri bat ezartzeko eskatzen dio Gobernuari, erregelamenduz garatzeke.

Hori garatzen ez den bitartean, Trenbide Sektoreari buruzko Legean, Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduan eta Trenbideko bidaiarien eskubide eta betebeharrei buruzko Erregelamenduan (EB) aurreikusitako erregimena aplikatuko da.

Ondorioz, Renfek bere egungo kalte-ordainen politika aplikatzen jarraituko du. 

Kalte-ordaina trena iritsi eta 24 ordura eska dezakezu. Gehienez 3 hilabeteko epea izango duzu bidaia-egunetik hasita, kalte-ordaina eskatzeko.