Zer abonamendu erosi ditzaket Interneten?

Honako abonamendu hauek erosi eta kudeatu ahal izango dituzu:

  • Tarjeta Plus abonamendua.
  • Bono Colaborativo.
  • BonoAVE.
  • BonoAVE Flexible.
  • Renfe Spain Pass.
  • Tarjeta Plus 10.

Leihatiletan soilik eskura dezakezu Tarjeta Plus 10 Estudiante, baina bidaiak kudea ditzakezu "Abonamenduak" aukeran bertan

Izena eman behar dut abonamendu bat erosteko?

Bai, erregistratutako bezero bat izan behar duzu abonamendu bat erosi ahal izateko.

Zer da formalizatu eta formalizazioa kentzea?

Abonamendua erosi ostean, bidaiaren eguna eta trena zehaztu behar dituzu. Hori da bidaia formalizatzea. Horretarako, atzitu "Mis abonos" aukera eta hautatu "Nueva formalización".

Iritziz aldatzen bazara eta ez baduzu bidaia egin nahi, sakatu hura baliogabetzeko ikonoa; horrela, ez da kargatuko abonamendura formalizazio gisa. Hori da formalizazioa kentzea.