Atariaren diseinua eta bere iturburu-kodeak, eta bertan agertzen diren logotipoak, markak, marrazkiak, ereduak eta gainerako zeinu bereizgarriak Renfe Operadora, Q-2801659J IFK duen Enpresa Erakunde Publikoari (aurrerantzean, Renfe Operadora) edo entitate laguntzaileei dagozkie, eta dagokien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideek babestuta daude. Era berean, Atariaren edukiak Renfe Operadora, EPEren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideen babesa dute. Erabat debekatua dago atariaren edukiak erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eskura jartzea, aldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, Renfe Operadorak espresuki hori egiteko baimena eman badu edo Atarian eskainitako zerbitzuen kontratazioak berekin ekartzen dituen baldintzekin bat egiten bada izan ezik. Jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak hautsi edo betetzen ez dituzten Erabiltzaileen kontra legez egoki diren ekintzak aurrera eramateko eskubidea du Renfe Operadorak.