Titulartasuna
Tarjeta Más Renfe Joven titular izateko eskubidea izango dute txartela erosten den egunean 14 eta 25 urte beteta dituzten pertsonak.
Tarjeta Más Renfe Joven Txartelaren titulartasunaren ondoriozko eskubideek izaera pertsonala dute eta besterenezinak dira eta, ondorioz, ezingo zaizkie hirugarrenei inola ere eskualdatu, jabearen heriotzaren kasuan barne.
Prezioa
Tarjeta Más Renfe Joven erosteko prezioa 50 € da (BEZa barne).
Ordaintzeko modua
Baliozkotasuna
Txartelak urtebetez balio du erosketa-datatik hasita.
Tarjeta Más Renfe Joven erabiliz erositako tren-txartelak, txartel horren balio-aldian sartzen den bidaia-data batean bakarrik erabil daitezke.
Deskontu aplikagarria
Tarjeta Más Renfe Joven txartelaren titularrek txartelak erosi ahal izango dituzte erosketa-unean indarrean dagoen prezio dinamikoaren gainean aplikatzen diren deskontu hauekin, aukeratutako prezio-aukeraren arabera, AVE eta Larga Distancia trenetan; eta tarifa orokor/oinarriko tarifa eta joaneko txartelen gainean, gainerako zerbitzuetan, Renferen tren guztietan ibilbide nazionaletan (zabalera metrikoko Cercanías, tren turistikoak, Santanderreko Cercanías nukleoa eta AVLO salbu).
AVE - Larga Distancia
Cercanías / Rodalies, Media Distancia eta Avant
Deskontu horri ezingo zaio besterik aplikatu, Familia ugaria izateagatikoa eta baldintzetan berariaz aplika daitekeela diotenak izan ezik.
Berritzea
Tarjeta Más Renfe Joven txartela bere iraungitze-data baino 90 egun lehenagotik berritu ahal izango da. Berritze-prezioa 50 € da (BEZa barne).
Salmenta-kanala
Tarjeta Más Renfe Joven txartela Internet bidez eros daiteke honako webgunean: www.renfe.com; horretarako behar den inprimakia bete ondoren, bezeroari Txartela jaulkitzeko beharrezkotzat jotzen diren datu guztiak eskatuko zaizkion.
Tarjeta Más Renfe Joven erosteko argibideak
Bezeroak dagokion inprimakia bete eta dagokion ordainketa egin ondoren, helbide elektronikoz eta/edo SMS bidez jasoko du bere txartelaren berrespena, bai eta bere bezero zenbakia ere, eta zenbaki horrek, une horretatik aurrera, identifikatzeko eta txartelaren prestazioak erabiltzeko balioko dio.
Txartela PDF eta Passbook formatuetan dago eskuragarri.
Datuak biltzeko inprimakia
14 urtetik gorako edozein pertsonak Tarjeta Más Renfe eska dezake. Adingabe baten eskaera bere legezko ordezkariaren berariazko baimenarekin egingo da, eta inguruabar hori eskaera egitean egiaztatu beharko da, guraso-ahalmena duen pertsonak emandako baimena aurkeztuz.
Tarjeta Más Renfe Joven txartela eskuratzen duten bezeroei automatikoki alta emango zaie Más Renfe fidelizazio-programan, programaren onurak jasoko dituzte, eta Renfe puntuak lortuko dituzte txartelak erosteko tren-txartel edo programarekin lotutako enpresen zerbitzuak kontratatzeagatik.
Txartela baliogabetzea
Más Renfe Joven txartelaren bezero-zenbakia berreskuratzea
Bezeroak Tarjeta Más Renfe Joven bezero-zenbakia bide hauen bidez berreskura dezake: www.renfe.com webguneko Gune pribatuan sartuta edo 919 191 566 telefono-zenbakira deituta.