Erabiltzeko baldintza eta zenbateko gehigarriak

Interrail pasea, argazkia duen nortasun agiri batekin batera, eskatzen duen agente baimendu orori aurkeztuko zaio; baldintza hori betetzen ez badu, bidaiaria "txartelik gabe" dagoela ulertuko da.

Interrail txartelak pasean adierazitako klaserako balio du. 2. klaseko pasearekin 1. klasean bidaiatu daiteke, tarifa osoak balio duenaren aldea ordainduta.

Pase malguen jabeek derrigorrez adierazi behar dute bidaia data, dagokion laukian, bidaia hasi aurretik; ezabatu ezin daitekeen tinta beltz edo urdineko boligrafo batekin idatzi behar da, (ee/hh) forman, adibidez, maiatzaren 7a = 07/05.

Bidaiak aukeratutako eguneko 00:00etatik aurrera balioko du. Ibilbidea gaueko tren zuzen batean hasten bada, eta tren hori 19:00ak baino geroago irteten bada eta 04:00ak baino geroago iristen bada, irteera-egunaren data bakarrik jarri behar da. Paseak barne hartzen duen itsasontziren bat erabiltzerakoan gauza berdina egingo da.

Pasea ezin da erabili lehen eguneko 00:00ak baino lehen; bidaiatzeko eskubidea azkeneko eguneko 24:00etan iraungitzen da

Sarrera estalki batean grapatuta aurkeztuko da. Estalki horrek erabilera-baldintzen puntu nagusiak deskribatuko ditu, Global Pass pasearen jabearen datuak erregistratzeko formulario batekin eta bidaia-egunkari batekin batera. Egunkari hori nahitaez bete behar da egindako ibilbideei buruzko informazioarekin, kontrol-langileak egiazta dezan.

Aldatutako data duen pase batekin bidaiatzea, jatorrizkoaren ordez fotokopia bat erakustea, beste pertsona batek erabiltzea edo baliozkotasun alditik kanpo bidaiatzea iruzur gisa hartuko da.

Hala eskatzen duten trenetan edo itsas ibilbideetan, eserlekuen erreserba, lo egiteko eserleku osagarria, itsasontzien konpainietan kabina erabiltzea, portuko zerga eta abar ordaindu beharko dira. Horretarako, bidaiatzeko datan baliozkoa den pasearen aurkezpena ezinbestekoa izango da.