Baldintza berezi hauetan bestelakorik xedatzen ez bada, garraioa honako hauek arautzen dute:
Txartelek salmentaren momentuan adierazitako trenerako (eguna, ordua, data…) bakarrik balioko dute.
Txartel horiek ez dute barne hartzen hiri bereko geltokien arteko beste trenetako garraioa.
Galdutako, lapurtutako edo nonbaiten ahaztutako txartelak ez dira ordezkatuko, eta aipatutako kasu horietan, ez da onartuko txartelik gabe bidaiatzea ere.
Aldaketa edo ezeztapen bakoitzak atxikipen bat izan dezake.
Aldaketa edo ezeztapen eskaera txartela lortu zen sarean edo agentzian aurkeztu behar da.
Ezeztapena eskatuz gero, derrigorrezkoa da txartelak aurkeztea. Hondatuta daudenean edo irakurtezinak direnean, eta ezin denean funtsezko oharrik antzeman (ibilbidea, mota, etab.) ez dira izapiderako onartuko.
Produktu bakoitza aldatzeko edo ezeztatzeko baldintza espezifikoak Prezio gama taulan jasotzen dira.
Baliogabetzeko edozein eskaerak dagokion eserlekua askatzea dakar.
4 urte bete arteko haurrek doan bidaiatuko dute, eserleku eskubiderik gabe.
4 eta 11 urte beteta dituzten haurrek tarifa berezia dute. Haurren murrizketa ez da bateragarria beste inolako murrizketarekin, taldekoarekin izan ezik.
11 urtetik gorako haurrek helduen prezioak ordainduko dituzte.