Lege-ohar honen (aurrerantzean, "Lege-oharra") mende dago www.renfe.com Interneteko atariaren erabilera (aurrerantzean, "Ataria").
Atariaren erabilera doakoa da Erabiltzaileentzat. Hala eta guztiz ere, Renfe Viajerosek hornitutako edo Atariaren bidez kontratatutako zerbitzu batzuek prezio bat ordaindu beharko dute, dagozkion baldintza orokor eta partikularretan zehazten den eran.
Oro har, zerbitzuak erabiltzeko ez da Erabiltzaile gisa izenik eman behar edo harpidetza aurretiaz egin behar. Alabaina, Renfe Viajerosek zerbitzu batzuk erabiltzeko edo kontratatzeko, aldez aurretik Erabiltzaile gisa erregistratu beharko da. Erregistro hori zerbitzuan bertan espresuki adierazitako moduan egingo da, edo hura arautzen duten baldintza orokorretan eta partikularretan.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Atarian erabiltzaileen eskura jarritako Ataria, zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko, legearekin, Lege-ohar honekin, zenbait zerbitzuren baldintza orokor edo partikularrekin eta Erabiltzaileari jakinarazitako gainerako ohar eta jarraibideekin bat etorriz, bai eta oro har onartutako moralarekin eta ohitura onekin eta ordena publikoarekin ere. Horrenbestez, Erabiltzaileak ez du zerbitzu edo eduki bakar bat ere erabiliko xede edo efektu ez-legitimoetarako, Lege-ohar honetan debekatutakoetarako, hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen dituztenetarako, edo edozein modutan zerbitzuen, ekipo informatikoen, dokumentuen, fitxategien eta Renfe Viajerosen, Atariko beste erabiltzaileen edo Interneten gordetako eduki mota guztien erabilera normala kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo eragotzi dezaketenetarako (hacking edo informatika-pirateria barne).
Renfe Viajerosek aurreko paragrafoan adierazitako konpromisoa hautsi edo betetzen ez duten Erabiltzaileen kontra legez egoki diren ekintzak aurrera eramateko eskubidea du.
Baliteke Renfe Viajerosek zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste web-orri batzuetarako sarbidea erraztea. Esteka horiek zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideak Interneten bilatzeko laguntza eskaintzea dute helburu. Hala ere, orri horiek ez dira Renfe Viajerosenak, eta Renfe Viajerosek ez ditu horien edukiak berrikusten eta, hortaz, ezin du bere gain hartu eduki horien, estekatutako orriaren funtzionamenduaren edo orri hori atzitzeak edo erabiltzeak ekar ditzakeen kalteen gaineko erantzukizunik.
Ez da baimenduko inolako web orritik edo helbide elektronikotik Atarira estekatzea, Renfe Viajerosen idatzizko berariazko baimenik gabe.
Horrez gain, esteka horiek honako baldintzak bete beharko dituzte:
Edozein momentutan, Renfe Viajerosek baimena kendu ahal izango du, inolako arrazoirik alegatu beharrik gabe. Esteka egin duen orriak berehala kendu beharko du esteka, Renfe Viajerosek baimena kentzearen jakinarazpena jasotzen duen bezain laster.
Renfe Viajerosek espresuki debekatzen du hirugarrenek frame edo markoak erabiltzea, baita Atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen duen beste edozein mekanismo ere.
Renfe Viajerosek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua betetzen du, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO), bai eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa ere (DBEDBED). Renfe Viajerosen pribatutasun politika hemen kontsulta dezakezu: Renfe Viajerosen pribatutasun-politika
Atariaren diseinua nahiz iturburu-kode, logotipo, marka, marrazki, eredu eta bertan agertzen diren bestelako zeinu bereizgarriena Renfe Operadoraren, Renfe Viajerosen edo entitate kolaboratzaileei dagozkie, eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubidearen babesa dute. Era berean, Atariaren edukiak Renfe Operadoraren, Renfe Viajerosen edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideen babesa dute. Erabat debekatua dago atariaren edukiak erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eskura jartzea, aldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, Renfe Operadorak edo Renfe Viajerosek espresuki hori egiteko baimena eman badu edo Atarian eskainitako zerbitzuen kontratazioak berekin ekartzen dituen baldintzekin bat egiten bada izan ezik. Renfe Operadorak eta Renfe Viajerosek eskubidea gordetzen dute beren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak hausten edo urratzen dituzten erabiltzaileen aurka dagokion ekintza guztiak abiarazteko.
Atariaren erabilera: Atarira sartzea eta hura behar bezala erabiltzea Erabiltzailearen erantzukizuna da; eta Renfe Operadora zein Renfe Viajeros ez dira erantzule izango Erabiltzaileak ataria oker, legez kontra edo arduragabe erabiltzen badu.
Renfe Operadorak eta Renfe Viajerosek ez dute inolako erantzukizunik hartzen Erabiltzaileek Ataria helburu duen esparrutik kanpo egiten duten erabilera edo sarbideari dagokionez, eta erantzukizun osoa beti Erabiltzailearena izango da.
Renfe-Operadoraren edo Renfe Viajerosen irudiaren, izen onaren edo ospearen aurka jarduten duen erabiltzailea, bai eta Atariko diseinuak, markak, logotipoak edo edukiak legez kontra edo iruzur eginez erabiltzen dituena ere, Renfe-Operadora edo Renfe Viajerosen aurrean, kasu bakoitzean dagokionaren arabera, egiten duenaren erantzule izango da. Beraz, erabiltzaileak ez du eskuratu edo eskuratzen saiatu behar informazioak, logotipoak, tonuak, irudiak, marrazkiak, markak, soinu-fitxategiak eta Portalean eskuragarri dauden beste edozein soinu-material edo material grafiko, Lege-ohar honetan eta Atarian adierazitako mekanismoetatik bestelakoak erabiliz.
Birusak: Renfe Operadora eta Renfe Viajerosek konpromisoa hartzen dute beharrezko neurri guztiak aplikatzeko, erabiltzaileari Atarian birus, har, Troiako zaldi eta antzeko elementurik ez dagoela bermatzen saiatzeko. Hala ere, neurri horiek huts egin dezakete, eta, hortaz, Renfe-Operadorak eta Renfe Viajerosek ezin dute erabat bermatu elementu kaltegarri horietako bat ere ez egotea. Ondorioz, Renfe Operadora eta Renfe Viajeros ez dira Erabiltzaileari elementu horiek ekar diezazkioten kalteen erantzule izango.
Akats teknologikoak: Renfe Operadorak eta Renfe Viajerosek ahalegin guztiak egingo dituzte Ataria etenik gabe egon dadin, baina ezin dute bermatu akats teknologikoen ez egotea, ezta Ataria eta bertan dauden zerbitzuen etengabeko eskuragarritasuna ere; ondorioz, ez dute inolako erantzukizunik izango eskuragarritasun faltak edo sarbidean izandako akatsek, Renfe Operadorari edo Renfe Viajerosi egotzi ezin zaizkien deskonexio, matxura, gainkarga edo sarearen erorketen ondorioz, eragin ditzaketen kalte eta galeren aurrean.
Kontratazio-erroreak: Erabiltzailea izango da kontratazio-prozesuetan emandako informazioaren zehaztasunaren erantzule. Renfe Viajerosek ez du inolako erantzukizunik hartuko erabiltzaileak sartutako datu okerren ondoriozko akatsengatik, ezta Erabiltzaileak kontratazio prozesuan zehar egindako akatsengatik ere, kontratatutako produktua edo zerbitzua ukatzea ekar dezaketelako.
Legezko Ohar hau osatzen duten baldintzak interpretatzeko eta Atari honen zerbitzuekin erlazionatutako edozein eztabaida, Espainiako legediaren arabera eraenduko da.