Renfe Viajeros-ek jakinarazi nahi dizu informazio-sistema jakin batzuei eragin dien zibersegurtasun-gertakari bat jazo dela, eta balitekeela bere zerbitzuen erabilerari lotutako informazio pertsonala arriskuan jarri izana.
Hirugarren bat baimenik gabe enpresaren zenbait sistematan sartu dela hauteman du Renfe Viajeros-ek. Orain arte egindako ikerketen arabera, aipatutako sarrera 2026ko irailaren 24an gertatu zen. Gertakaria ezohiko gure barne-monitorizazio eta -jarduerak hautemateko mekanismoen bidez identifikatu zen.
Hauteman zen unean bertan aurreikusitako erantzun- eta euste-prozedurak jarri ziren martxan, hautemandako sarbidea mugatuz eta segurtasun-neurri gehigarriak ezarriz.
Orain arte egindako ikerketek adierazten dute baimenik gabeko hirugarren bat txartel-salmentako prozesuei lotutako sistema batzuetan sartu zela. Hala ere, ikerketa martxan dago gertakariaren irismen osoa zehatz-mehatz zehazteko eta beste datu-kategoria batzei ere eragin dien egiaztatzeko.
Une honetan eskuragarri dagoen informazioaren arabera, arriskuan egon daitezkeen datuak identifikaziorako eta harremanetarako datuak izan daitezke, baita Renfe zerbitzuen erabilerari lotutako informazioa ere, erositako txartelak eta egindako bidaiak barne. Arriskuan egon litezkeen datuak dira, besteak beste, NAN, AIZ edo beste identifikazio-dokumentu baliokide batzuen zenbakiak, baita autentifikazio-kredentzialak (pasahitzak) ere; baina datu horiek zuzenean irakurtzea galarazten duten kriptografia-teknika seguruak erabiliz babestuta daude.
Gertakari honen ondorioz zure datuak iruzurrez erabili direnik frogatzen duen ebidentziarik ez dugun arren, hirugarrenek honako hau egiten saiatzeko arriskua dago:
Zuhurtzia handiz jokatzeko gomendatzen dizugu zure informazio pertsonala, sarbide-kredentzialak edo bankuko datuak eskatzen dituen ustekabeko edozein komunikaziorekin. Batez ere:
Zibersegurtasunari buruzko aholku eta gomendio gehiago aurki ditzakezu honako INCIBEren argitalpen honetan.
Gertakaria antzeman zen unetik, besteak beste, neurri hauek hartu dira:
Asko sentitzen dugu egoera honek eragindako eragozpenak, eta zure datu pertsonalen babesa bermatzeko dugun konpromisoa berresten dizugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Renfe Viajerosen Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko honetan: dpdviajeros@renfe.es