Bai, Equipajes Puerta a Puerta zerbitzua kontratatzeko beharrezkoa da AVE edo Larga Distancia trenetarako balio duen txartel bat izatea. Txartela Renfe-ko edozein kanalen bidez erosita egon daiteke.
Trenaren jatorri eta xedearen probintzian edo mugakide den edozein probintziatan dagoen udalerri batekin bat egin behar du ekipajearen bilketa- eta entrega-puntuak.
Adibidez, trenaren jatorria Madrid-Puerta de Atocha geltokia bada, Madrilgo edozein udalerri, baita Segoviako, Ávilako, Toledoko, Cuencako eta Guadalajarako probintzietako udalerriak ere, bilketa puntu gisa onartuko dira.
Adierazten diguzun posta-kodera joango gara zure ekipajearen bila. Halaber, Correos-eko bulegoetan ere entrega edo jaso dezakezu zure ekipajea.
Ez, zerbitzua webgunean soilik kontrata daiteke.
Baliteke zerbitzurako sustapen bereziak egotea, zeinak webgunean argitaratuko diren.
Tren txartel bakoitzeko gehienez 3 fardel eraman ditzakezu, jatorri eta xede berak badituzte. Ekipajeak (maletak, poltsak, motxilak, ordenagailuak eramateko maletak eta antzekoak) eta ekipaje bereziak (eskiak, golf-makilak, haurtxoen orgatxoak eta bizikletak, behar bezala bilduta badaude) bereizten dira. Ekipajetzat har daitezke ere behar bezala bilduta dauden gurpil-aulkiak.
Fardel bakoitzak bete behar dituen ezaugarriak honako hauek dira:
Ekipajea jasotzeaz arduratzen den langileak egoera bera eta bilgarria kontrolatuko ditu, hauskorrak direnak direnak, gaizki baldintzatuta daudenak edo garraiatzeko identifikatu ez direnak baztertzeko; hala badagokio, entregaren albaranean adierazi dezake zeintzuk baztertu dituen.
Ez, xedea ekipajea biltzeko egunaren aurreko lanegunaren 12ak arte alda daiteke. Nolanahi ere, telefonoz dei dezakezu 900 400 004 telefonora edozein kudeaketa kontsultatzeko.
Ekipajea jasotzen ez den bitartean, ekipajea biltzeko dataren aurreko lanegunaren 12ak arte baliogabetu dezakezu zerbitzua.
Astelehenetik ostiralera jasotzen/entregatzen dira ekipajeak, eta goizez edo arratsaldez jaso/entregatu nahi duzun aukera dezakezu. Estatuko udal garrantzitsuenetan larunbat goizetan ere jasotzen eta entregatzen dira ekipajeak. Correos-en ekipajea jaso edo entregatu nahi izanez gero, bulegoaren irekitze-ordutegian jaso edo entregatu behar duzu beti.
Etxean ez da beharrezkoa dokumentaziorik erakustea; postariak emango dizun hartu izanaren ziurtagiria sinatu baino ez duzu egin beharko, eta bertan izena eta NANa agertuko dira.
Maletak gertuen daukazun Correos-eko bulegora eramaten badituzu, zerbitzuaren erosketaren agirian (faktura sinplifikatua) agertzen den Espedizioko Erreferentzia zenbakia entregatu behar duzu. Nahikoa izango duzu Correos-eko langileei ordainagiria erakustearekin edo zenbakia ematearekin.
Correos-ek ekipajea zure helbidean entregatzen duenean, baliteke bidalketa jasotzen duen pertsonaren NANa edo nortasun agiri ofizial bat eskatzea. Kasu honetan, bidalketaren hartzailea ez den beste pertsona batek jaso dezake ekipajea.
Correos-eko bulego batean jasotzen bada ekipajea, ekipajea jasotzen duen pertsonak NANa erakutsi beharko du.
Bai, etxera bidaltzen bada. Correos-eko bulegoaren kasuan, bidalketaren jatorrizko hartzailearen NANaren fotokopia, baimendutako pertsonaren jatorrizko NANa eta ekipajea heldu izanaren sinatutako abisua aurkeztu beharko dira.
Jarri harremanetan Correos-ekin informazio eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren telefonoan: 900 400 004. Eduki eskura ekipajearen bidalketa-erreferentziaren zenbakia.
Bi entrega saiakera egin ondoren, ekipajearen hartzaileari ezin bazaio ekipajea entregatu, bidalketa 15 egun naturaleko epean geratuko da bidalketa helbideari lotutako Correos-eko bulegoan, non hartzaileak edo behar bezala baimendutako pertsona batek jaso dezaketen.
Bai, zerbitzua kontratatzeko unean "Dirección del remitente" eremuan "Los mismos que el de recogida" edo "Otro" aukerak hauta ditzakezu. Eginbide hau berez diseinatuta dago, adibidez, ekipajea biltzeko helbidea hotel bat bada, baina beste posta-helbide bat adierazi nahi baduzu ekipajea itzultzerakoan (adibidez, entrega ezin bada egin edo intzidentziaren bat gertatzen bada).
Erabiltzaile gisa erregistratuta bazaude, kontratatutako zerbitzu guztien historia kontsulta dezakezu "Mis equipajes" atalean. Orrira sartzean, Equipajes Puerta a Puerta zerbitzuan kontratatutako azkenengo 10 zerbitzuak azalduko dira. Bilatzaile bat erabiliz, aktibo dauden ekipajeen zerbitzuak ikus edo ezezta ditzakezu, eta zerbitzu espezifikoen bilaketa egin.
Ekipajearen garraio-zerbitzuarekin zerikusia duen edozein kudeaketarako, jarri harremanetan Correos-ekin 900 400 004 telefonoan, Correos-en webgunean edo Correos-eko edozein bulegotan.
Zerbitzuaren faktura eskatzeko, dei iezaguzu 902 090 121 telefonora
Barajas T4-an ekipajea jasotzeko eta entregatzeko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:30etara.
Bezeroak ekipajea entregatzea Adolfo Suárez aireportuko T4-aren 0. solairuan (iritsieren eremua)