Trena irten arte modurik erosoenean eta lasaienean itxaron nahi duzu?
Aprobetxatu gure Sala Club gelak. Atseden-, irakurketa-, bilera-gunea, komunak eta autozerbitzuzko kafetegia izango dituzu, mokadu eta edariekin.
Gozatu jatorriko geltokiko Sala Club gelaz, trena irten baino 2 ordu (*) lehenagotik, baldin eta:
- Premium txartel batekin bidaiatzen duzu.
- Gure Luxuzko Tren Turistikoetako bateko txartelarekin bidaiatzen baduzu.
- Renfe-Iberia txartel intermodal batekin bidaiatzen baduzu (edozein eserleku motatan), eta Más Renfe Plata (4 sarrera urtean), Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino programako kidea bazara.
- Más Renfe Plata Programako kide bazara (urtean 4 sarbide), Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino programako kide bazara, AVE edo Larga Distancia txartela baduzu, edo Más Renfe Platino programako kide bazara Avant txartelarekin (**), kasu guztietan zure Más Renfe zenbakia agertu behar da txartelean. Gainera, Más Renfe Oro eta Más Renfe Platino mailen titularrek bidai-lagun batekin sar daitezke, betiere bidai-lagunak tren eta data bererako baliozko txartel badu. Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino txartelaren titular batekin eta tren berean eta data berean bidaiatzen duten 18 urtetik beherakoek sartu ahal izango dira.
- Más Renfe Plata, Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino programako kide bazara eta Avlo tren-txartela badaukazu, eta kasu guztietan txartelean inprimatutako txartel-zenbakia agertzen bada.
Sala Club gelara sar bazaitezke eta maskotarekin bidaiatzen baduzu, harekin sar zaitezke, bidaiarako ezarritako garraio baldintzak errespetatuz.
(*) Kontuan izan Adif (Trenbide-azpiegituren Administratzailea)k muga ezar dezakeela zenbait geltokitan trenera igotzeko guneetan sartzeko denboran, segurtasun-arazoak direla-eta. Kontsultatu Sala Club gela duten geltokiak eta gela horien ordutegiak eta egiaztatu oharretan, neurri horrek eragiten dizun.
(**) Avant Alicante-Murcia lineako txartelak izan ezik, Media Distancia-ren baldintza komertzialak aplikatzen baitituzte.