PlayRenfe doako wifi zerbitzua da, gure trenetan konektibitatea izateko eta 300 km/h-ko abiaduran.
Konektatu zaitez Internetera zure gailuekin eta atera etekinik handiena erabilgarri duzun denborari. Erantzun mezu elektronikoak, sartu sare sozialetan edo txateatu.
PlayRenfe AVE, Espainia eta Frantzia arteko AVE zerbitzu guztietan, Avlo eta Larga Distanciako tren gehienetan dago eskuragarri.
Renfeko txartelik ez baduzu (nazioarteko bidaiak), promozio-kodearen aukera erabili beharko duzu zure NAN, AIZ edo pasaportearekin batera identifikatzeko. Kodea lortzeko, eskatu treneko langileei.
Bakarrik bidaiatzen duten adingabeek PlayRenfe erabil dezakete, baldin eta adingabearen ama, aita edo legezko tutorearen baimena eramaten badute.
Informazio gehiago lortu edo laguntza behar baduzu, PlayRenfe-ren arreta-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko hainbat aukera dituzu: