Non erosi txartela?

Renfe-n bidaiatzeko txartela erostea oso erraza da. Hainbat saltzeko bide eta ordainketa modu dituzu eskura, uneoro egokitzen zaizunak aukeratu ahal izateko.

Gogoratu www.renfe.com webgunean eta  Renfe aplikazioan erosita soilik izango duzula deskontu guztiez gozatzeko aukera eta ez duzula kudeaketa-gasturik izango.

 

Renfe-ren webgunean

Renfe.com webgunean erosten baduzu eskaintza guztiez gozatuko duzu eta kudeaketa-kosturik gabe. Zordunketa-/kreditu-txartelarekin (Mastercard, Visa eta American Express), PayPal-ekin, Bizum-ekin, Renfecitos (Renfe puntuak) puntuekin, Google Pay-rekin eta Apple Pay-rekin ordaindu ahal izango dituzu.

 

Renfe aplikazioan

Erosi Renfe aplikazioan, azkar, erraz eta kudeaketa-gasturik gabe. Deskargatu aplikazioa Iphone, Android eta Huawei-erako, eman izena renfe.com webgunean eta eskuratu funtzionaltasun guztiak: Erosi eta kudeatu bidaiak, ikusi ordutegiak, trenaren puntualtasuna edo Más Renfe programaren Renfecitos (Renfe puntuak) puntuak.

 

Telefono bidezko salmentaren bidez

Arreta pertsonalizatua 24 orduz, asteko egun guztietan. Erosi Renfe-ko txartelak 912 320 320 telefonoan eta aukeratu non jasoko dituzun: telefonoan, etxean, bulegoan, hondartzako etxean, herrian ... Eta nola ordaindu: Renfecitos (Renfe puntuak) puntuak trukatuz, kreditu- edo zordunketa-txartel bidez, edo eskudirutan posta bidez bidaltzen badizkizugu.

 

Geltokian

Zerbitzua ematen den Renfe-ko geltokietan, joan leihatiletarako langileengana, bai txartelak erosteko eta kudeatzeko, bai kontsultarako eta bezeroarentzako arretarako. 

Eta txartelak zure kabuz erosi edo kudeatzea nahiago baduzu, geltokietako autosalmentako makinetan egin dezakezu. Ordainketa, hala badagokio, kreditu-/zordunketa-txartel bidez egin behar da. 

 

Bidaia-agentzietan

Joan zaitez konfiantzazko bidaia-agentziara erosteko eta treneko bidaiak kudeatzeko.

2023ko maiatzaren 12ko komunikatua: Renfek bidaia-agentziekin eta hirugarrenen txartelak saltzeko plataformekin dituen kontratuak aldatuko ditu. Kontsultatu informazio guztia.

 

Atzerrian

Ave eta Larga Distancia trenetan bidaiatzeko txartelak nominatiboak dira. Ez ahaztu indarrean dagoen eta argazkia duen nortasuna egiaztatzeko agiria (NAN, gidabaimena, egoiliar-txartela edo pasaportea) zurekin ekartzea. Nortasuna egiaztatzeko
fakturatzeko unean edo trenean bertan. 

Salbuespen gisa, bidaia, eserleku mota edo ibilbidearen luzapena ordaindu ahal izango duzu hori egiteko aukera eskaintzen duten trenetan.