Bizikletak eta patineteak (patinete ez-elektrikoak)
Bidaiatu bizikletarekin edo patinetearekin (patinete ez-elektrikoak) gure tren guztietan. Garraioa tren motaren araberakoa da. Jarraitu irakurtzen!
- AVE, Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE eta Larga Distancia (Alvia, Intercity eta Euromed) edo Avant trenetan bidaiatzen baduzu:
- Zure bizikleta edo patinetea beti tolestuta edo desmuntatuta egon behar da, eta zorro baten barruan. Bizikleta edo patinete bat eraman dezakezu pertsona bakoitzeko.
- Zorroaren dimentsioen batura 180 cm baino txikiagoa bada, eskuko ekipajearen tamaina edukiko du. 180 cm-ak gainditzen baditu, ekipaje berezia izango da ( onartzen diren gehienezko dimentsioak: 120x90x40 cm).
- Pedalak desmuntatuta egon behar dira, eta eskulekua 90º biratu behar da.
- Gogoratu Ave eta Larga Distancia txarteletarako, Bizikletaren gehigarria gehitzea txartela erosteko prozesuan, bizikletak eskuko ekipajearen neurriak gainditzen baditu, doan da!
- Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVEn bizikletarekin eta patinetearekin bidaiatzen baduzu, baldintzak berak dira, baina ekipajea derrigorrez etiketatu behar da.