2023ko abenduaren 12tik aurrera, eta garraioko segurtasun-arazoak direla-eta, ezin da trenera igo patinete eta monoziklo elektrikorik edo antzeko ibilgailurik. Araudi horretatik kanpo geratzen dira mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak, baita bizikleta elektrikoak ere.
Bere tamainagatik edo bestelako muga batzuengatik ezin dira eskuko ekipajetzat hartu eta, beraz, bidaiatzeko baldintza bereziak dituzte.
Gogoan izan pertsona bakoitzeko ekipaje berezi bat bakarrik igo dezakezula, gehienez 55x35x25 cm-ko tamaina daukan beste eskuko poltsa batekin batera.
Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVEn bidaiatuz gero, ekipaje bereziak baldintza berak ditu, baina derrigorrezkoa da ekipajea etiketatzea.
Gogoratu Avlo trenetan bidaiatzeko ekipajeen politika murriztaileagoa dela. Kontsulta ezazu informazio guztia.
Tolestu gabeko bizikleten eta patineteen (patinete ez-elektrikoak) garraioa desberdina da bidaiatzen duzun tren motaren arabera. Irakurri horri buruzko informazio guztia.
Golfeko makilak eta eskirako eta kirol-arrantzarako ekipoek dagozkien poltsen barruan (ondo itxita) garraiatu beharko dira.
Gogoratu Avlo-n egingo duzun bidaian, ekipaje hau sartzen dela txartelaren prezioan:
Neurri handiagoko ekipaje gehigarri bat gehitu behar baduzu, gehienez ere 85x60x35 cm-koa. (edo guztira 180 cm gainditzen ez dituena), txartela erosterakoan egin dezakezu 10 € ordainduta, ondoren eta online 15 €-ren truke edo zuzenean geltokian, sartzeko kontrolean, zure trena irten baino 30 minutu lehenagora arte 15 €-ren truke.
Gainera, su-armekin edo bestelako objektu arriskutsu batzuekin bidaiatu behar baduzu, kontuan izan objektu horien garraioak baldintza bereziak dituela:
Trenera igotzeko eremuaren segurtasunari eta sarbideari, baimendu gabeko objektuei eta salbuespenei buruzko araudi guztia kontsultatzeko, sakatu esteka hau.