Bidaiatu zure maskotarekin!

Bidaiatu 10 kilorainoko maskotarekin

AVE, Espainia eta Frantziaren arteko Nazioarteko AVE eta Larga Distancia trenetan, zure maskotarekin bidaia dezakezu:

  • maskota txikiak badira: txakurrak, katuak, hudoak, hamsterrak, akuriak, untxiak eta hegaztiak (eskortakoak ez).
  • 10 kg baino gutxiago pisatzen badute
  • kaiolan edo garraio-kutxan bidaiatzen badute (gehienez ere 60x35x35 cm-ko neurrikoak), edo garraio-kutxarik gabe 35 €-ren truke, 40 kilora arteko txakurrentzako aurrez ezarritako eserlekuak dituzten trenetan.
  • Gehienez maskota bat eramaten bada pertsona bakoitzeko
  • zure txartelak maskota batekin bidaiatzeko aukera ematen badu

Maskota txartelarekin bidaiatuko dute beti eta ez dute eserlekurik okupatuko. Maskotaren txartela doakoa da Prémium txartelarekin bidaiatzen baduzu (aukera ez eskaintzen Nazioarteko AVE trenetan). Zure txartela Básico edo Elige bada, zure maskota eraman ahal izateko 10 € bakarrik ordaindu beharko dituzu, garraio-kutxan bidaiatzen badu.

Bono AVE batekin bidaiatzen baduzu, maskotaren gehigarria ere eros dezakezu, Estándar eserlekuko bidaiaren prezioaren % 25 ordainduz, zure bidaiako eserleku mota kontuan hartu gabe.

Gainera, bada txakurra bidaia-kutxarik gabe bidaiatzeko aukera ere, 35 €-ren truke, 40 kilora arteko txakurrentzako aurrez ezarritako eserlekuak badituzte (kontsultatu trenen zerrenda). 

Avlo trenetan, zure maskotarekin bidaiatu dezakezu, baldin eta:

  • maskota txikiak badira: txakurrak, katuak, hudoak, hamsterrak, akuriak, untxiak eta hegaztiak (eskortakoak ez).
  • 10 kg baino gutxiago pisatzen badute
  • kaiola edo garraio-kutxaren barruan bidaiatzen badute (gehienez 60x35x35 cm neurtu ahal izango ditu)
  • Gehienez maskota bat eramaten bada pertsona bakoitzeko

Maskota txartelarekin bidaiatuko dute beti eta ez dute eserlekurik okupatuko. 10 € balio du.

Media Distancia eta Avant trenetan, zure maskotarekin bidaia dezakezu, hauek betetzen badituzu:

  • maskota txikiak badira: txakurrak, katuak, hudoak, hamsterrak, akuriak, untxiak eta hegaztiak (eskortakoak ez).
  • 10 kg baino gutxiago pisatzen badute
  • Kaiola edo garraio-kutxaren barruan bidaiatzen badute beti (gehienez 60x35x35 cm neurtu ahal izango ditu)
  • gehienez maskota bat pertsona bakoitzeko

Zure maskotak ez du lekurik okupatzen. Sarreraren kostua tarifa orokorraren prezioaren % 25 da.

Bidaiatu 40 kilorainoko txakurrarekin

Orain, 40 kilora arteko txakurrarekin bidaia dezakezu Madril - Bartzelona, Madril - Malaga, Madril - Alacant, Madril - Valentzia, Madril - Zaragoza eta Madril - Granada lineako AVE tren batzuetan.

Bidaiatu ahal izateko, ezinbestekoa da ezarritako baldintzak betetzea, eta geltokiko Renfe-ren Zerbitzu-zentroan 40 minutu lehenago aurkeztea, erantzukizunpeko adierazpena, txertaketa-txartela eta aseguru-poliza entregatzeko. Gogoratu bidaia hasi aurretik erantzukizunpeko adierazpena bete eta sinatu beharko duzula, eta zerbitzu-baldintzen betebeharrak bete:
 


Bidaiatzeko baldintzak:

  • 40 kilora arteko txakurrei zuzendua.
  • Madril - Alacant, Madril - Bartzelona, Madril - Malaga, Madril - Valentzia, Madril - Zaragoza eta Madril -Granada ibilbideetako AVE tren batzuetan eskaintzen da (kontsultatu tren-zerrenda). Zure txartela erostean, txakur-arrastoaren formako ikono batekin markatuta agertzen da aukera hori. Tren horrek gorabeheraren bat izango balu, triangelu-itxurako abisu bat izango du.
  • gehienez 1 txakur handi pertsonako (2 txakur handi treneko bagoi bakar batean), Madril - Malaga - Madril eta Madril -Granada - Madril ibilbidean izan ezik, urriaren 17tik aurrera txakur handi bat baino ez baita eraman tren bakoitzeko. 
  • txakurra ondoko eserlekuan joango da, garraio-kutxarik gabe, luza ezin daitekeen 1,5 metroko uhal batekin lotuta eta muturrekoarekin geltokitik ibiltzean edo trenera sartzean edo handik jaistean.
  • Elige Estándar txartelekin soilik, zerbitzua online eros dezakezu, trena atera baino 24 ordu lehenagora arte, txartela erosteko unean zerbitzu gehigarria (35 €) gehituta.
  • ezin da eserlekua hautatu, 40 kilora arteko txakurrentzako eserlekuak aurrez ezarrita baitaude.
  • ezin da aldaketarik egin.
  • baliogabe daiteke (Elige Estándar txartelaren baldintzak, edo Diru guztia itzultzea gehigarria, hura erosi baduzu).

Bidaia-kit bat emango dizugu (leihoaren aldeko eserlekuan eta eserlekuaren zoruan jarri beharko duzun alfonbra). Gutxienez trenera igo baino 40 minutu lehenago jaso beharko duzu irteerako geltokiaren Zerbitzu-zentroan. Bidaian zure maskotaren ongizatea ziurtatzeko, Renfek eta Nestlé Purina-k bere manta eta soinurik gabeko jostailua eramatea gomendatzen dute, eta bidaiaren aurreko hiru orduetan ez elikatzea, zorabioak saihesteko.

Gainerako AVE, Nazioarteko AVE, Larga Distancia, Avant eta Media Distancia trenetan ez dira onartzen 10 kilotik gorako txakurrak.

 

 
 

CERCANÍAS TRENETAN:

  • Pisu-mugarik gabeko maskotak onartzen dira, eta bidaia-baldintza hauek bete behar dira:

    • zure maskotak doan bidaiatzen du zurekin, eta ez du txartelik behar
    • etxeko animaliak onartzen dira (txakurrak, katuak eta hegaztiak) pisu mugarik gabe, eta uhalarekin lotuta eta mozala jantzita
    • ez dute kaiolan edo kutxan bidaiatu behar
    • Gehienez maskota bat eramaten bada pertsona bakoitzeko

GAINERA:

  • Itsu- eta laguntza-txakurrek doan bidaiatzen dute beti eta ez dute pisu edo garraio mugarik
  • Trena+busa txartel konbinatuetan ez da maskotarik onartzen
  • Bidaiatu aurretik, kontsultatu beti garraio-baldintzak eta beharrezko dokumentazioa, zuk eta zure maskotak bidaia seguru eta eroso batez gozatu ahal izateko

BIDAIA ONA IZAN DEZAZUELA!

Kontsultatu baldintza guztiak