Beti ibilbide bera egin behar da; abonamendua erostean hautatu beharko dituzu erabiliko dituzun geltokiak.
AVE eta Avlo trenetan bidaiatzeko balio du. Abiadura Handiko ibilbideetan ere erabili ahal izango duzu (Madril – Leon, adibidez), AVE eta Distantzia Luzeko trenak zirkulatzen dutenetan.
Izenduna eta besterenezina da.
Bi txartel mota daude:
AVE Estándar bonua: eserleku estandarrean bidaiatzeko aukera ematen du. Confort eserlekuan ere egin dezakezu diferentzia ordainduz.
AVE Confort bonua: eserleku mota guztietan bidaiatzeko aukera ematen dizu.
Baliozkotasuna:
Bonua erosi eta 4 hilabetera arte, zure lehen bidaia erreserbatzeko.
Lehen erreserba egiten den datatik hasi eta 4 hilabetera arte, bonua erabiltzeko.
Zergatik erosi AVE abonua
Zure AVE bonuarekin dirua aurrezten duzu, beti zenbateko bera ordaintzen duzulako, berdin dio puntako orduan bidaiatzen duzun edo eskaera handiko egun batean bidaiatzen duzun.
Kosturik gabe baliogabetzeko aukera ematendizun bidaia-aukera bakarra da.
Beti aukeratu ahal izango duzu eserlekua kosturik gabe.