Pertsona bakoitzak bere arrazoiak ditu bidaiatzeko. Zure arrazoia edozein dela ere, gure helburua zerbitzu eraginkorra eta arreta pertsonalizatua eskaintzea da, Espainia eta Frantzia arteko Nazioarteko AVEtrenetan egiten duzun bidaia ahalik eta atseginena eta erosoena izan dadin.
Trenean lan egiten duten langileak ongi aukeratu dira laguntza eta zerbitzu onena eskaintzeko.
Hainbat hizkuntzatan laguntzeko gai diren langileak aurkituko dituzu, zure galderei erantzun eta zerbitzua emateko bidaia osoan zehar.
Treneko megafoniako mezuak ere hizkuntza desberdinetan egiten dira zirkulatzen duen lurraldearen arabera: gaztelania, katalana, ingelesa eta frantsesa.
Deskargatu Espainia eta Frantzia arteko Nazioarteko AVE trenen ordutegiak eta ibilbideen mapa, interesatzen zaizun informazio guztia zure eskura!