Prémium txartelak maila goreneko bidaia eskaintzen dizu, XL Confort eserlekuan, espazio eta erosotasun gehiagoz gozatzeko, zure txartelaren prezioan dauden estra guztiekin: eserlekua hautatzea, aldaketak eta baliogabetzeak, janaria eserlekura ekartzea eta abar…!
Más Renfe programako kide bazara, Prémium txartelarekin Renfe puntu gehien lortuko dituzu, eta geroko bidaietan edo gure partnerrekin erabili ahal izango dituzu.
Gogoratu zure txartela aldez aurretik erosiz gero, prezio onena lortuko duzula beti.
AVE edo Larga Distancia trenetan bidaiatzen baduzu, zure txartelak Combinado Cercanías barne hartzen du, eta horrekin Cercanías, Rodalies eta Alicanteko TRAMen bidaiatu ahal izango duzu. Cercanías txartel konbinatua trena irten baino 4 ordu lehenago eta helmugara iritsi eta 4 geroago arte erabil dezakezu.
Eskuratu Combinado Cercanías txartela autosalmentako makinetan eta leihatiletan, barra-kodea eskaneatuz edo txartelean agertzen den zenbaki-kodea idatziz. Gainera, Madrilgo, Malagako, Valentziako eta Murtzia/Alacanteko Cercanías geltokietan ez ezik, zuzenean sar zaitezke Cercanías sarera kode-irakurgailua duten tornuetan zure AVE edo Larga Distancia txarteleko bi dimentsiotako barrak (BIDI) aurkeztuz, eta horrela ez duzu autosalmentako makinetara edo leihatiletara joan beharko.