Zer eskaintzen dizu Tarjeta Plus txartelak?

  • Eros ezazu % 50eko deskontua duen abonu hau 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean erdi prezioan bidaiatzeko.
  • Zure beharretara egokitzen da. Zuk aukeratzen duzu bidaia kopurua, joaneko edo etorrerako 30-50 bidaiaren artean.
  • Beti ibilbide bera egin behar da; txartela erostean hautatu beharko dituzu erabiliko dituzun geltokiak.
  • Izenduna eta besterenezina da.
  • Balioa:  90 egun dituzu erosketa-egunetik zure bidaia guztiak egiteko, eta, horien barruan, 60 egun lehen formalizaziotik erabiltzeko.
  • Erosi Tarjeta Plus % 50eko deskontuarekin zure ohiko erosketa-kanalean: renfe.com (ilarak eta itxaronaldiak saihesten ditu), telefono-salmenta, geltokietako leihatilak eta bidaia-agentziak.
  • Ez da onartzen Renfecitos-ekin (Renfe puntuak) ordaintzea. Bai, Renfecitos (Renfe puntuak) lor daitezke eta fidelizazio-programaren abantailez balia zaitezke.
  • Prezioari dagokionez, Familia ugariaren deskontuak baino ezin dira aplikatu.


Ez ahaztu…
Abonamendua erosita eta bidaiatu aurretik, ezinbestekoa da erreserbatzea eta nahi duzun egunerako eta trenerako txartela lortzea, hau da, "Formalizatzea". Renfe-ko saltzeko bideak erabil ditzakezu txartela erosteko.

Avant trenetarako abonu guztiak baliogabe daitezke gasturik gabe, baldin eta erabili ez badituzu. Eragiketaren bat egin baduzu baina bidaiarik egin ez baduzu, hura baliogabe dezakezu dagozkion gastuak ordainduz (prezioaren % 15).

Abonuak irauten duen bitartean, gutxienez 3 aldiz, gero egiten ez duzun bidaia bat formalizatzen baduzu, edo formalizazioa baimendutako epetik kanpo bertan behera uzten baduzu, iruzurrezko erabileratzat joko da.

Kasu horretan, deskontudun beste abonu bat eskuratzeko eskubidea galduko duzu azken arau-haustea jakinarazten denetik 90 eguneko epeanDeskonturik gabeko Tarjeta Plus txartel berri bat erosi ahal izango duzu, epe horretan bidaiatzen jarraitu ahal izateko. Txartela esteka honen bidez edo geltokietako leihatiletan, bidaia-agentzietan eta telefono bidez eros dezakezu.