Haurrak

Familiarekin ibil zaitezen gustatzen zaigu. Hori dela eta, 3 urtera arteko haurrek doan bidaiatzen dute, (haur bat helduen txartel bakoitzeko), eta 4 urtetik 13 urteko artekoek % 40ko deskontuarekin.

 

Gazteak

14 eta 25 urte bitartean badauzkazu, Renfek bidaia errazten dizu. Más Renfe Joven 50 txartelarekin, zure poltsikora egokitutako prezioetan eros ditzakezu tren-txartelak. Ezagutu abantailak eta hasi bidaiatzen!

Más Renfe Joven 50 txartelarekin, Cercaníasen txartelak erostean % 25eko deskontuarekin eros ditzakezu. Gainera, Más Renfe txartelaren abantaila guztiez gozatuko duzu.

Más Renfe Joven 50 txartela erosteko, sakatu hau. Txartel izendun eta besterenezina da eta 50 €-ko prezioa du. Erostean, bezero-zenbakia jasoko duzu eta deskontuarekin erosi ahal izango duzu. Txartelak urtebeteko balio du.

Más Renfe Joven 50 txartelarekin erositako txartelak aldatu eta baliogabetu daitezke, baina gastuak izan ditzakete.