TRENA AVLO-REKIN

Andaluziako bihotzean aurkitzen da Antequera hiria. Jatorriz erromatarra da eta aztarna arkeologiko ugari ditu; Antequera hiri historikoa, antzinakoa eta xarma bereziduna da. Bertan ikusi ahalko dituzu Santa Maria kolegiata, gotorlekua, Karmeneko Gure Andrea eliza... Ba al zatoz?

Antequerako gastronomiaren sekretua oliba-olioa da. Bertako plater ezagunena porra da, tomatez eta ogiz egindako zopa hotza, oraindik ez al duzu dastatu? 

Natura zalea al zara? Antequerako Torcalera bisita egitea gomendatzen dizugu. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Mendi-buelta bat emateko ordua!

Bidaiatu Antequerara trenez joan-etorri ezin hobe bat izateko. Modu eroso, azkar eta jasangarrian bidaiatuko duzu. Eta preziorik onenarekin. Avlorekin, abiadura handiko low cost trenarekin, erraza da.

 

ANTEQUERAKO GELTOKIA - SANTA ANA

Antequerako geltokia, Santa Ana, 06:30etik 23:15etara irekita dago, eta zerbitzu ugari ditu:

  • Txartel Salmenta
  • Taxi geltokia
  • Renfeko beste tren linea batzuekin loturak
  • Egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat
  • Ibilgailuen aparkalekua 

Gure bilatzailean, kontsulta batean Avlo, AVE eta zure helmugarako eskuragarri dauden trenen ordutegiak eta txartelen tarifa eta prezioen eskaintza guztia aurkituko duzu.

  • Eskualde hau oso zaharra da eta 6.000 urte baino gehiago daramatza gizakiak bertan bizitzen. Horregatik, ondare arkeologiko eta arkitektoniko handia dauka. Egundokoa, ezta?
  • Antequera izena, latineko Anticaria izenetik dator, hala jarri zioten izena hiriari erromatarrek. Gero, Antaquira deitu zioten arabiarrek. 
  • "Elizen hiria" ere deitzen diote. 30 baino gehiago ditu eta biztanleko eliza gehien dituen hiria da. Harrigarria!
  • Antequerako trikuharrien gunea Unescoren Munduko Ondare izendatu zuten 2016an; eta honako hauek osatzen dute kultur-gunea: Menga eta Vierako trikuharria, El Romeral-eko tholoak, Peña de los Enamorados haitza eta Antequerako Torcala.