TRENA AVLO-REKIN

Errekonkista garaian sortutako Erdi Aroko jatorriko probintzia-hiriburua da Ciudad Real. Aztarnategi arkeologikoak daude bertan, eta Erdi Aroko harresi bat eta guzti, kultur eskaintza aparta benetan! Toledoko Atea, Pradoko Andre Maria Katedrala eta San Pedro eliza zure zain daude. Mantxako hiri hau bisitatzeko aukera paregabea da. Goazen!

Morería,Perchel eta Juderia auzoetako tapeoa ezinbestekoa da, bertako gastronomia dastatzeko, esate baterako pisto mantxegoa, migak, ahia... Zein gozoa! Halaber, merezi du bertako parke eta lorategiak bisitatzeak ere,esaterako, Prado lorategia, eta Alces edo Gasset parkeak.

Joan-etorri bat egin nahi duzu? Ez izan zalantzarik, bisitatu Tablas de Daimiel parkea. Europa osoan ez dago haren pareko hezegunerik!

Bidaiatu Ciudad Realera trenez, joan-etorri ezin hobe bat izateko. Modu eroso, azkar eta jasangarrian bidaiatuko duzu. Eta preziorik onenarekin. Avlorekin, abiadura handiko low cost trenarekin, erraza da.

 

CIUDAD REALEKO GELTOKIA

Ciudad Realeko geltokia astelehenetan zabalik egoten da 05:30etik 23:45era egoten da zabalik, jaiegunetan izan ezik; eta asteartetik igandera eta jaiegunetan 06:00etatik 23:45era. Zerbitzu ugari eskaintzen ditu:

  •  Txartel Salmenta
  •  Jatetxe-gunea
  • Autoen alokairua
  • Taxi geltokia
  • Renfeko beste tren linea batzuekin loturak
  • Egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat
  • Ibilgailuen aparkalekua 

Gure bilatzailean, kontsulta batean Avlo, AVE eta zure helmugarako eskuragarri dauden trenen ordutegiak eta txartelen tarifa eta prezioen eskaintza guztia aurkituko duzu.

  • Ciudad Real Alfonso X.a JakitunakAlfonso X.a Jakitunak erregeak sortu zuenVilla Real izenarekin 1255ean. 1420an, Elisabeth I. Gaztelakoaren aitak, Joanes II.a Gaztelakoak, hiri-maila eman zion lurraldeari, Ciudad Real izena emanez. Bitxia oso!
  • Hiri maila hartu zuenean, ehun eta hogeita hamar dorre baino gehiago eta zazpi ate zituen harresi bat eraiki zuten hiria inguratzeko. Gaur egun Toledoko Atea baino ez da geratzen. 
  • Ba al zenekien Errege Katolikoek Ciudad Realen ezarri zituztela Real Chancilleria eta Inkisizio Santua? Hala ere, ez denbora luzez, erakunde horiek lekuz aldatu zituzten eta hiriaren gainbehera eragin zuen horrek.