Ezagutzen duzu Elx? Avlok eramango zaitu! Betidanik lurralde gutiziatua izan da bertako aberastasuna dela eta, eta horrek kultur ondare paregabea utzi du bertan. Ez da alferrik izango, ezta?
Elxeko erdigune historikoan hainbat estilo arkitektoniko uztartzen dira. Altamirako Jauregia, hiriko harresi musulmanen arrastoak, Señoría Alkazarra, Calahorra dorre gotorleku handientsua, Santa María basilikaren ate barroko ederra, Mercè komentu errenazentista, estilo gotikodun Udaletxea eta askoz ere gehiago! Esploratu Elx eta ez ahaztu ezer.
Jateko orduan oso erraz daukazu. Elxek itsaso eta ortuko produktu onenez osatutako gastronomia mediterraneoa eskaintzen dizu. Arrozaren zale amorratua bazara, bertako zarakardun arroz ezaguna dastatu behar duzu. Gehiago nahiko duzu!
Geldiezina bazara, zer iruditzen zaizu zerbait berezia egitea? Elxek naturan egiteko jarduera ugari eskaintzen dizkizu ingurua modu berezian ezagutzeko. Abentura anitzeko jarduera, hegazti begiztatzea eta bidaiak globoz, ba al zatoz?
Gainera, mediterraneo itsasotik gertu dagoenez, inguruko hondartzak bisitatu ahalko dituzu L´Altet edo Els Arenals del Sol esaterako. Elxeko klima mediterraneoari esker, eguzkiaz gozatu ahalko duzu ia beti.
Elx Alta Velocidad geltokia 06:00etatik 22:30etara dago zabalik eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
✅ Gure bilatzailean, kontsulta batean Avlo, AVE eta zure helmugarako eskuragarri dauden trenen ordutegiak eta txartelen tarifa eta prezioen eskaintza guztia aurkituko duzu.