TRENA AVLO-REKIN

Etorriko Avloz Murtziara? Nola? Zer dago Murtzian? Uste duzuna baino gehiago dago, acho.

Murtzia oinez erraz ikusi daitekeen hiria da, are gehiago, bertako txoko eta monumentuak ikusteko modurik onena da. Ondare kultura apartekoa da: Bertako Katedral ikusgarria, Apezpiku Jauregi ederra, luxuzko Murtziako kasinoa, Udaletxea, Fuensantako Santutegia eta hango bistak, eta museo mordo bat… ¡Ikusteko hamaika gauza daude!

Gainera Murtzian, goxo-goxo! Tapak eta terrazetan egotea gogoko baduzu, Murtzia zuretzako moduko tokia da. Bertako gastronomiarik onena dastatu ahalko duzu erdiguneko taberna eta jatetxeetan.  Katedralaren, inguruan, Santo Domingoko plaza eta Kale Nagusia, Alfonso X Jakintsua, Santa Eulalia, San Juan plaza edo, nola ez, Plaza de las Flores ezaguna eta haren inguruak, non "marinera" omentzen den, Murtziako gosegarri ospetsuena.

Lagunak, garagardo hotza, "marinera" eta terrazan eguzkitan (Murtziako eguraldi onari esker, urteko edozein sasoitan eseri zaitezke terraza batean). Plan hoberik okurritzen? Hiria bizitzaz, aisiaz eta giro onez gainezka dago, bidaiatxo batera bikaina.

Murtziara bidaiatzeko aukera low cost azkar, eroso eta jasangarriaren bila bazabiltza, aukeratu Avlo. 

 

MURCIA DEL CARMEN GELTOKIA

Murcia del Carmen geltokiko ordutegia hau da: 05:15etik 00:15etara, eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

  • Txartel Salmenta
  • Jatetxe-gunea
  • Autoen alokairua
  • Taxi geltokia
  • Renfe eta Cercanías (C1 eta C2 lineak) trenekin loturak
  • Egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat
  • Ibilgailuen aparkalekua

Gure bilatzailean, kontsulta batean Avlo, AVE eta zure helmugarako eskuragarri dauden trenen ordutegiak eta txartelen tarifa eta prezioen eskaintza guztia aurkituko duzu.

  • Monteagudoko Gaztelua itsasoaren mailatik 149 metrora dago, alajaina! Igo zaitez goraino eta atera selfie bat goi-goitik.
  • Murtziako oroigarri on bat nahi? Irten arratsalde batean hiriko merkataritza eremuetatik erosketak egitera. Gremio-kale ezagunak dendaz beteta daude.
  • Ezagutzen duzu Correos Merkatua? Correoseko eraikina izan zen horretan kokatzen den gastromerkatu bat da, Cánovas del Castillo kalean dago. Foodientzat plan ezin hobea!
  • Murtziako eskualdea da eguzki ordu gehien dituena urtean Europa osoan, 3.000 baino gehiago! Bizitza kaleetan, terrazetan, zabaltzetan eta lorategietan dago.