TRENA AVLO-REKIN

Eguraldi ona, gastronomia, historia eta poesia askoren bila baldin bazabiltza, Orihuela da zuretzako helmuga. Hiriko kale denetan arnasten da artea, museoak eta monumentuak. Prestatu zaitez zinez gozatzeko, Orihuelan denetarik dago!

Monumentuzko ibilaldi bat nahi duzu? Bisitatu ezazu Santa María eta San Salvador Katedrala, Santo Domingo komentua edo Apezpiku Jauregia. Arteaz gozatu nahi? Jarraitu Miguel Hernándezen urratsak edo gerturatu San Isidro auzora hiri-arte aldarrikatzailea ikusteko. Selfiea nahitaezkoa da.

Eguzkitan atsedentxo bat? Hau da tokirik aproposena! Gozatu Orihuelako parkeez eta gune berdeez eguraldi onaz gozatzeko edo joan zaitez kostaldera, hiritik kilometro gutxira, eta ahaztu ezazu dena bertako kala eta hondartzetan. Harea finaz eta itsaso lasaiaz gozatu ahalko duzu urteko edozein sasoitan. Eta sabela betetzeko, Orihuelako ortuko produkturik onenak, gozoki suspergarri batekin batera. Bapo, bapo!

Bidaiatu Orihuelara trenez eta ezagutu ezazu Mediterraneoko altxor hau. Bidaiatu eroso, azkar, modu jasangarrian eta prezio onenean Avlorekin, abiadura handiko low cost trena.

 

ORIHUELA-MIGUEL HERNÁNDEZ GELTOKIA

Orihuela-Miguel Hernández geltokia erdialdean dago eta 05:45etatik 23:45etara dago zabalik, gainera hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

  • Txartel autosalmenta
  • Ibilgailuen aparkalekua
  • Autobusarekin lotura
  • Taxi geltokia
  • Egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat

Gure bilatzailean, kontsulta batean Avlo, AVE eta zure helmugarako eskuragarri dauden trenen ordutegiak eta txartelen tarifa eta prezioen eskaintza guztia aurkituko duzu.

  • Igo zaitez San Miguel mendira eta gozatu Orihuelako ikuspegirik onenaz bertako gaztelutik. Denboran zehar bidaia paregabe!
  • Bisitatu ezazu Orcelitano Kasinoa (pecera izenez ezaguna) eta nabari ezazu nola arteak txoko guztiak betetzen dituen. Miguel Hernández handiak bere olerkiak errezitatzen zituen bertan.
  • Ondare bila? Orihuelan 35 eliza bisitatu ditzakezu, ez dira gutxi!
  • Ezin zara Orihuleatik joan bertako gozokiak dastatu gabe. Komentuetako gozogintzak gozoki zoragarriak dauzka eta oso izen bitxidunak...