TRENA AVLO-REKIN

Merezi du Puertollano bisitatzeak, beraz, prestatu maletak eta jarraitu irakurtzen, Avlorekin Puertollanora egingo duzun bisitan zer ikusi eta zer egin jakiteko. Bere kokapena eta inguruari esker, toki honen historia gizakia agertu aurretik hasten da, Karbonifero garaira bidaiatuko duzu!

Hiri honek lan ona egin du meatze-ondare tradizionala eta abangoardia artistiko modernoenak konbinatzen, eta horri esker, paregabeko leku turistikoa da Puertollano.

Zalantzarik gabe,inguruko produktu gastronomikoak dira, bertako beste erakargarri batzuk. Bertako gazta mantxegoek, azafraiak edo olioak beren Jatorri Deitura propioa dute, eta souvenir aparta dira. Baina, argi dago, ezin zarela Puertollanotik joan terraza batean eta lagunartean inguruko ardo on bat dastatu gabe, sekulakoa.

Puertollano zure zain dago! Avlon azkar, eroso eta jasangarri bidaiatuko duzu, eta beti bezala, preziorik onenean. Avlok, Abiadura Handiko low cost trenak, gauzak errazten dizkizu.

 

PUERTOLLANOKO GELTOKIA

Puertollanoko geltokia oso ondo kokatuta dago, eta 06:00etatik 23:45era dago zabalik. Gainera, zerbitzu ugari eskaintzen ditu:

  • Bezeroarentzako arreta eta informazio zerbitzua
  • Autoen alokairua
  • Taxi geltokia
  • Autobusarekin lotura.
  • Renfeko beste tren linea batzuekin loturak.
  • Egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat
  • Ibilgailuen aparkalekua 

Gure bilatzailean, kontsulta batean Avlo, AVE eta zure helmugarako eskuragarri dauden trenen ordutegiak eta txartelen tarifa eta prezioen eskaintza guztia aurkituko duzu.

  • Ba al zenekien Puertollano sumendi-gunean dagoela? Bada, hala da. 250 milioi urte baino gehiago dituzten benetako altxor geologikoak aurkituko dituzu, alajaina!
  • Natura zaleok, zorte oneko zaudete! Puertollanok ingurune natural paregabeak eskaintzen ditu, hala nola Alcudiako eta Sierra Madrona Parke Naturalak edo Dehesa Boyal, mendi-ibilietarako edo bizikletazko ibilbideetarako ezin hobeak.
  • Argazkilari bati eskainitako Espainiako lehen museoa du, Cristina Garcia Rodero museoa.
  • Kolore ukitu bat nahi diezu zure sare sozialei? Bisita ezazu Okuda San Miguelen artista urbanoaren murala.