TARIFAK

 


OINARRIZKO TARIFA

Bidaiatu Madril, Valentzia, Alacant, Malaga, Sevilla, Murtzia, Gijon, Valladolid eta beste hainbat helmugen artean 7 €-tik hasita. 14 urteko adingabeek bidaiatzeko aukera dute 5 €-ko prezio finkoa ordainduz, betiere Oinarrizko Tarifa duen txartel bati lotuta badago, gehienez haurrentzako bi txartela Oinarrizko Tarifako txartel bakoitzeko.

 

 

DESKONTUAK

Familia ugaria bazara, ez ahaztu adierazte Avlo txartela erostean, hurrengo deskontuak izango baitituzu:

  • % 20 kategoria orokorreko Familia ugariko kideentzat.
  • % 50 kategoria bereziko Familia ugariko kideentzat.

 

 

 

ABONAMENDUAK

Avlo-n bidaia daiteke abonuekin:

Avlo txartela duten eta indarrean dagoen Más Renfe Plata, Más Renfe Oro edo Más Renfe Platino programako kide diren bezeroak geltokietako Club aretoen sar daitezke, eta bertan egon daitezke trena irten arte eroso eta lasai.

ZERBITZU GEHIGARRIAK
 

ALDATU ETA EZEZTATU ZURE TXARTELA

Aseguratu zure bidaia 8 € ordainduz, zure txartela ezeztatu edo aldatu ahal izango duzu Avlo trena irten baino 30 minutu lehenagora arte. Zer aldaketa egin ditzakezu?

  • Bidaiatzeko eguna
  • Bidaiaren ordua

Gogoratu! Zerbitzu hori txartela erostean soilik eskuratu ahal izango duzu, eta eragiketa bakarrean egin ahal izango duzu data eta orduaren aldaketa.

 

 



HAUTATU ZURE ESERLEKUA

Bidaiatu nahi duzun eserlekua aukeratu nahiago baduzu, txartela erosterakoan egin dezakezu 8 € soilik ordainduta.

 

 

GEHITU EKIPAJE GEHIGARRIA

Avlon egingo duzun bidaiarako, zure txartelaren prezioan barne hartutako hurrengo ekipajea eraman dezakezu:

  • Eskuko ekipaje bat (poltsa, motxila, etab.), gehienezko neurriak: 36 x 27 x 25 cm, pisu-mugarik gabe
  • Kabinako maleta bat, gehienezko neurriak: 55 x 35 x 25 cm, pisu-mugarik gabe

Txartela erosten duzunean, 1 ekipaje gehigarri gehitu dezakezu10 €-ren truke, edo 15 €-ren truke, gure saltzeko bideetako batean txartela erosi ondoren eta trena irteteko ordura arte geltokietako leihatiletan. Horrez gain, geltokiko sartzeko kontrolean edo tren barruan ere gehi dezakezu ekipaje gehigarria 15 €-ren truke. (Erabilgarritasunari lotutako prestazioa).

Ekipaje gehigarritzat hartzen dira:

  • Gehieneko tamaina 85 x 60 x 35 cm-koa duten maletak, edo hiruren batura 180 cm-tik gorakoa ez dutenak.
  • Patinete ez-elektrikoak eta hiri-bizikletak, tolestuta eta, aukeran, zorroaren barruan sartuta, 180 cm-ko neurriak (altuera + luzera + zabalera) gainditu gabe
  • Gehienez 140 x 90 x 40 cm-ko neurriak dituzten bizikletak, desmuntatuta eta zorroaren barruan.

 

 

BIDAIATU ZURE MASKOTAREKIN

Bidaiatu zure maskotarekin gehienez 10 kg-koa 10 €-ren truke, baldintza hauek betetzen badira:

  • maskota txikiak badira: txakurrak, katuak, hudoak, eskortako ez diren hegaztiak, kuiak, hamsterrak eta untxiak.
  • kaiola edo garraio-kutxaren barruan bidaiatzen badute (gehienez 60x35x35 cm neurtu ahal izango ditu)
  • gehienez maskota bat eramaten bada pertsona bakoitzeko.
  • maskota txartelarekin bidaiatuko dute beti eta ez dute eserlekurik okupatuko.

Gainera, orain zure 40 kg-ra arteko txakurrarekin bidaia dezakezu, hura garraio-kaxan sartu gabe, gure Avlo trenetan, 40 kg-ra arteko txakurren gehigarria 40 €-ren truke erosita. Ikusi informazio guztia.

TRENEKO ZERBITZU GEHIGARRIAK
 

BIDAIATU BETI KONEKTATUTA, DOAN!

Avlorekin beti konektatuta bidaiatzen duzu, eta guztiz doan! Konekta zaitez zure gailuekin Renferen wifi-sarera eta hasi gure doako zerbitzuaz gozatzen. Eta 300 km/ h-ko abiaduran, gainera!

Aprobetxa ezazu zure denbora, nahi duzun bezala: erantzun mezu elektronikoak, sartu sare sozialetan edo txateatu.

Informazio gehiago PlayRenfe-ri buruz.