Behin abonua erosi ondoren eta bidaiatu aurretik, interesatzen zaizun egunerako eta trenerako txartela ezinbestean erreserbatu eta lortu behar duzu. Renfe-ko saltzeko bideak erabil ditzakezu txartela erosteko.
Avanten abonu guztiak kosturik gabe baliogabetu daitezke , baldin eta harekin eragiketarik egin ez baduzu. Eragiketaren bat egin baduzu baina bidaiarik egin ez baduzu, hura baliogabe dezakezu dagozkion gastuak ordainduz (prezioaren % 15).