Zer eskaintzen dizu 10 Bidaiako Abonu Hobaridunak?

Zer den eta 10 Bidaiako Abonu Hobariduna nola eskuratu kontatuko dizugu. Ohiko salmenta-puntuetan lor dezakezu abonua: renfe.com, autosalmentako makinak eta geltokiko leihatilak.

2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, bidaiatu % 40ko deskontuarekin!

Zer da?
  • Abonua ez da izenduna eta pertsona anitzekoa da: Abonu bera duten hainbat pertsona tren berean bidaiatzeko aukera ematen du.
  • Joaneko edo itzulerako 10 bidaia egin ditzakezu.
  • Tarjeta 10 Sencilla abonuarekin zure ibilbideagatik ordainduko zenukeen prezioaren gaineko % 40ko deskontua eskaintzen dizu.
  • 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera bidaiatzeko balio du eta abonuaren indarraldia hasten denetik aurrera urtebetez erabili ahal izango duzu.
  • Erosteko unean, bidaiatuko duzun bi geltokiak (jatorria/helmuga) aukeratu beharko dituzu.
  • Media Distanciako zerbitzu guztietan erabili ahal izango duzu, zabalera metrikoko Media Distancia barne. Rodalies de Catalunyako eskualde-trenetarako, kontsultatu bere webgunea.
  • 2025eko abenduaren 29tik aurrera eros dezakezu abonua ohiko saltokietan.
    • Renfe.com (horrela, ilarak eta itxaronaldiak saihestuko dituzu, Zabalera metrikoko Media Distancia eta Rodalies de Catalunya-ko eskualdeko trenen aukera gaitu gabe dago).
    • Autosalmenta-makinak geltokietan.
    • Geltokietako leihatilak.
  • Bidaiak kanal hauetan erreserba ditzakezu:
    • Renfe-ren aplikazioa.
    • Renfe.com.
    • Autosalmenta-makinak geltokietan.
    • Geltokietako leihatilak.

Online erreserba erosoagoa eta azkarragoa da (zabalera metrikoko Media Distancia eta Rodalies de Catalunyako eskualde-trenetan gaitu gabeko aukera).

EZ AHAZTU abonu hobaridun berriak merkaturatzen diren bitartean, ohiko abonuen gainerako salmenta etengo dela.

Gainera, jatorria/helmuga Madril-Salamanca duen Avant zerbitzuetan, jatorria/helmuga A Coruñas-Ourense eta Murtzia-Alacant duten Avant zerbitzuetan (bi kasuetan, tarteko jatorri/helmugao guztietan) eta Bartzelona-Tortosa Avant Expres zerbitzuetan (Bartzelona-Tarragona izan ezik) erabil daiteke abonu hori.