Bidaiatu Media Distancia, Cercanías et beste operadore batzuetan abonu bakarrarekin

Zer eskaintzen dizu Abonu Bakarrak?
  • Edozein jatorri eta helmugako Media Distancia zerbitzu guztietan bidaiatu ahal izango duzu, baita zerbitzu publikoko betebehar gisa aitortutako Kataluniako Eskualdeko Zerbitzuetan eta Cercanías nukleo guztietan ere. AVANT tren jakin batzuetan (A Coruña-Santiago-Ourense, Madril-Salamanca, Murtzia-Alacant eta Bartzelona-Tortosa, Bartzelona-Tarragona izan ezik) ere erabil daiteke.
  • Estatuaren eskumeneko eta atxikitako garraio Partzuergoen errepide bidezko garraio erregularreko zerbitzuak ere erabili ahal izango dituzu.
  • Balioaren hasieratik 30 egunez bidaia mugagabeak egin ahal izango dituzu. Adibidez, zure Abonu bakarra urtarrilaren 25etik aurrera baliozkoa izatea aukeratzen baduzu, otsailaren 24ra arte, egun hori barne, balioko du.
  • 30 egun lehenago eros dezakezu. Erosketa egiteko unean nahi duzun hasiera-data aukeratu behar duzu.
  • Abonu Bakarraren bi modalitate daude:
    • Abonu Bakarra Normala, 60 € -ko prezioarekin 30 egunetarako.
    • Gazte eta haurren abonu bakarra, 30 egunetarako 30 €-ko prezioarekin eta 2000ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako bidaiariei zuzenduta dago.
Nola erosten dut Abonu Bakarra?
  • Zure Abonu bakar normala eta gaztea/haurra geltokietako leihatiletan eta autosalmentako makinetan eros ditzakezu. Era berean, renfe.com webgunean, horretarako erabiltzaile gisa erregistratuta egon beharko duzu (Kataluniako Eskualdeko Zerbitzuetarako, zabalera metrikoko Media Distancia eta Cercanías zerbitzuetarako izan ezik), 2026ko urtarrilaren 12tik aurrera, 2026ko urtarrilaren 19tik aurrerako bidaietarako.
  • Gazte eta haurren abonu bakarra eskuratzeko, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak emandako erregistro-kode bat beharko duzu. Horretarako, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren webgunean alta eman beharko duzu, gutxienez 24 ordu lehenago. Abonua erosteko unean, kode hori eskatuko dizugu.
  • Gogoratu ohiko abonu bakarra edo Gazte eta Haurren Abonu Bakarra bakarrik eros daitekeela pertsona bakoitzeko, 30 eguneko balio-aldian aipatutako zerbitzuetarako balio duena.
  • Abonu bakarra Media Distancia saltzeko bideen bidez erosi baduzu eta Cercaníasen bidaiatu nahi baduzu, Renfe&Tú kontaktu gabeko txartelean sartu beharko duzu bidaiak baliozkotzeko. Eragiketa hau aldiriko geltokietako autosalmenta-makinetan edo leihatiletan egin dezakezu. Gogoan izan zure PIN segurtasun-kodea eskura duzula. Edozein Renfe&Tú TSC berrerabil dezakezu, halako txartel bat baldin baduzu, edo berri bat erosi, 1 €-ko kostuarekin.
  • Abonu bakarra erosi baduzu Cercanías-eko saltoki batean eta Media Distancian bidaiatu nahi baduzu, Media Distanciako abonu bat igorri beharko duzu doan leihatilen bidez edo renfe.com helbidea zure PIN segurtsun-kodea emanez.
  • Abonu bakarra beste garraio-operadore batenbidez erosi baduzu, zure NANa edo nortasun-agiria eman beharko duzu zure PIN segurtasun-kodearekin batera, zure abonua Cercanías edo Media Distancian bidaitzeko, inolako kosturik gabe.
  • Bidaiatu aurretik, zure bidaia erreserbatu/baliozkotu behar da. Modu honetan egin dezakezu, erabiliko duzun zerbitzuaren arabera:
    • Media Distancia trenetan, plaza-erreserbarekin eta AVANT harremanetan barne, Renfe aplikazioaren, renfe.com, leihatilen, autosalmenta-makinen eta telefono bidezko salmentaren bidez erreserbatu ahal izango duzu. Gogoratu egunean gehienez 4 bidaia erreserba ditzakezula, joaneko edo itzulerako. Erreserba bertan behera utz dezakezu, irteera-ordua baino 60 minutu lehenagora arte.
    • Dagoeneko Renfen edo beste operadore batean erositako abonua baduzu, martxoaren 12tik aurrera zure erreserba zuzenean egin dezakezu webguneko txartel-salmentaren pantailatik. Bidaiatu nahi duzun ibilbidea eta trena bilatu beharko dituzu, eta ondoren webguneko fitxa honetan: “Deskontuak, promozio-kodeak/deskontu-kupoiak” tarifa hautatu behar duzu: “Abonu bakarra inprimakia". Ondoren, NAN/AIZ eta abonuaren PINa sartzea eskatuko dizu, abonu berri bat atera beharrik gabe.
    • Cercanías, Kataluniako Eskualde trena eta zabalera metrikoko Media Distancia zerbitzuetan, zure bidaia baliozkotu beharko duzu Geltokian sartzeko kontroletan edo balidatzaileetan.
  • Zure Abonu Bakarrari lotutako segurtasun-kodea berreskuratu behar baduzu, 919 191 567 telefonora deitu dezakezu.
  • Renfeko erabiltzaile gisa erregistratuta egon behar duzu Abonu bakarra webgunearen bidez erosi ahal izateko.