Abonamenduak

Osasun-egoera dela eta, Renfek urriaren 17tik aurrera luzatuko ditu Avant abonamenduak kontsumitzeko epeak. Kontsultatu bakoitzaren baldintza berriak (Tarjeta Plus, Tarjeta Plus 10 eta Tarjeta Plus 10 Estudiantes).

Maiz bidaiatzen baduzu, zuretzako abonamendu egokia aurkituko duzu. Erabiltzeko erosoak dira eta deskontu handiak eskaintzen dituzte txartel orokorraren prezioan.

Gainera, abonamendu nominal guztiek +Renfe programako puntuak irabazteko eta abantailak aprobetxatzeko aukera ematen dute. Gogoan izan Tarjeta +Renfe txartelaren zenbakia eman behar duzula abonamendua erosterakoan. Oraindik erregistratu gabe bazaude, esteka honetan erregistra zaitezke.

 

Media Distancia


Aukeratzen duzun ibilbidearen arabera zure beharretara egokitzen den abonamendua aurkitu ahal izango duzu eta horrekin deskontu garrantzitsuak lortuko dituzu. Kontsultatu leihatilan zein abonamenduk balio duen interesatzen zaizun ibilbidean.

Geltokietako leihatiletan eta autosalmentako makinetan eros ditzakezu abonamendu guztiak. Informazio gehiagorako, kontsultatu leihatilan edo 912 320 320 telefonoan.