Gogoratu zabalera metriko Cercanías linea guztiak guneetan banatuta daudela eta txartelen prezioa gune horien arabera aldatzen dela. Eskualde trenen lineak guneetan zatitu gabeko ibilbidetzat hartzen dira eta, beraz, txartelen prezioa aldatu egiten da egindako kilometroen arabera.

Txartel arruntek bidaia bakarrerako balio dute. Prezioa aldatu egiten da, egingo diren guneen arabera edo egindako kilometroen arabera.
 

León - Guardo


Ferrol - Ortigueira


Geltokietako leihatiletan eta Cercanías-eko autosalmentako makinetan eros ditzakezu. Gogoratu gehienez bi ordu dauzkazula bidaia hasteko txartela erosi ondoren.

Txartel horiek ezin dira aldatu eta geltokiko lehiatiletan soilik utz daitezke bertan behera, erosi ondorengo bi orduetan, erabili ez badituzu.
 

Txartel sinpleak bidaia bakar baterako balio dute. 
 

Cartagena - Los Nietos


Balio du pertsona batentzat eta bidaia bakar baterako, erosi den egunean.

Txartelak jatorrizko geltokian erosiko dira, trenera igo aurretik.

Txartelik saltzen ez den geltokietan, bidaiariak begiratzaileari eskatu beharko dio.

Txartel horiek ezin dira aldatu eta geltokiko lehiatiletan soilik utz daitezke bertan behera, erosi ondorengo bi orduetan, erabili ez badituzu.
 

Tarxeta Metropolitana de Galicia


Galiziako Garraio Metropolitarrean integratutako garraio publikoko zerbitzuetan bidaiak egiteko eta deskontuak jasotzeko aukera ematen dizun diru-zorro txartela. Ferrol eta Pedroso (Narón) geralekuaren artean Zabalera metrikoko Cercanías trenetan ibiltzeko erabil dezakezu.