2006. urtetik aurrera, Asturiaseko Cercanías Nukleoak Kalitate Ziurtagiria dauka UNE-EN 13816:2003 arauaren arabera (Bidaiarien garraio publikoa). Arau honek zerbitzuaren kalitate-irizpide eta -maila batzuk ezartzen ditu. Halaber, Renfek bezeroekiko dituen konpromisoak jasotzen dituen Zerbitzu Gutuna ere badu, eta haren betetze-maila Renferen webgunearen bidez jakinarazten diegu bezeroei eta publiko orokorrari.
2021. urtean, emaitzak oro har Arauak eskatutako eta Zerbitzu Gutunean ezarritako parametroen barruan egon dira; eta hauek izan dira:
Zerbitzu Orokorreko Eskaintza betetzea.
Trenen eskaintza hiru lineetan gure bezeroen behar eta itxaropenetara egokitzen da, 2021eko azaroan egindako bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera. C1 (7,39), C2 (6,81) eta C3 (7,27) lineetan lortutako gogobetetasun mailak gogobetetasunaren eta itxaropenaren arteko aldea % 10etik gorakoa ez izatearen konpromisoa betetzen du.
Okupazio-maila.
Erabiltzaile guztiek bidaiatu zuten metro karratu bakoitzeko 4 bidaiari zutik baino gutxiagoko okupazio-mailarekin, 2021eko azaroan egindako edukiera azterketaren datuen arabera.
Barne erabilerraztasuna: mantentzea.
Erabiltzaileek oztopoak gainditzeko gailu mekanizatuak guztiz operatibo zeudela aurkitu dituzte geltokietan, C1 linean % 97,69an; C2an % 96,44an eta C3an % 93,69an.
Txartelen salmenta: sarean erostea.
C1 lineako erabiltzaileen % 96,93k, C2 lineakoen % 91,92k eta C3 lineakoen % 95,19k garraio-txartelak erosi ahal izan dituzte trenera igo aurretik, leihatilatan edo autosalmentako makinetan.
Trenetako eta geltokietako informazioa:
Bidaiariek beharrezko informazioa aurkitu dute eskaintzen den zerbitzuari buruz trenen % 99,84an, eta C1 lineako geltokien % 99,87an, C2 lineako % 91,35ean eta C3 lineako % 91,21ean; informazio hori aldian-aldian eguneratu da.
Puntualtasuna: merkataritza-eskaintza betetzea.
C1 lineako trenen % 95,62, C2koen % 96,80 eta C3koen % 97,14 helmugara garaiz iritsi dira.
Merkataritza-eskaintza betetze aldera, hiru minutu edo gutxiagoko atzerapenez iritsitako trenen ehunekoa hartzen da kontuan, bertan behera utzitako trenak edo zirkulatu gabeko trenak hiru minutu baino gehiagoko atzerapenez iritsitakotzat jotzen dira.
Bezeroari emandako argibideak.
Bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera, 2021eko azaroan egindakoa, jasotako zerbitzuari buruzko pertzepzio orokorrak balorazio handia lortu du: 7,23 C1 linean; 6,91 C2 linean eta 7,30 C3 linean.
Bezeroarekiko harremana: erreklamazioak.
C1 lineako erreklamazioen % 89,37ri, C2koen % 95,81ri eta C3koen % 88,46ri gehienez 20 eguneko epean erantzun zaie.
Jarrera eta itxura komertziala.
Bezeroen Gogobetetasun Inkestaren datuen arabera, bidaiariek errespetuzko eta atsegineko tratua jaso dute, 7,34ko balorazioarekin C1 linean, 7,46koarekin C2an eta 7,77koarekin C3an.
Laguntza.
Zerbitzua etetea eragiten duen gorabeherarik gertatzen denean, horretarako ezarritako jarduera protokola jartzen da martxan, bidaiariei dagokion informazioa eta arreta ahal den neurrian eskaintzekotan.
Ingurumen-baldintzak: klimatizazioa.
Bidaiari guztien % 99,92 klimatizazio egokiarekin bidaiatu da; ondorioz, tren barruan erosotasuna bermatu dela esan daiteke.
Garbitasuna: treneko eta geltokietako garbitasun-plana.
Garbiketa- eta kontserbazio-plan bat dago, eta, horri esker, erabiltzaileek garbiketa-maila egoki eta gogobetegarriarekin aurkitzen dituzte geltokiak eta trenak, 2021eko azaroan egindako Bezeroen poztasunari buruzko inkestako datuen arabera. Hala, trenen garbitasunak balorazio hauek lortu ditu, 0tik 10erako eskalan: 7,93 C1 linean; 8,07 C2 linean eta 8,08 C3 linean; eta geltokien garbiketa honela: 7,32 C1 linean; 6,82 C2 linean eta 7,48 C3 linean.
Telekomunikazioak: trenaren barrualdea.
Trenetako pantaila eta megafonia ekipamenduak joan-etorrien % 99,66 baino gehiagotan ongi ibili dira.
Erasoen aurkako babesa.
Bai trenetan bai geltokietan, delituen aurkako segurtasun-sentsazioak bidaiarien itxaropenak gainditzen ditu hiru lineetan, bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera: C1 lineak 7,26ko balorazioa jaso zuen; C2k 6,98koa; eta C3k 7,17koa.
Larrialdien kudeaketa
Bidaiariak tarteka eguneratzen dugun Larrialdietarako planari esker babestuta daude joan-etorri guztietan.
Energia-kontsumoa.
Zerbitzuaren kudeaketaren gaineko Ingurumeneko adierazleak erabiltzen ditugu, energia-kontsumoari dagokionez bereziki, Renferen Web orrian urtero ezagutarazten direnak. Besteak beste, energia-eraginkortasunaren segimendua egitea ahalbidetzen dute, garapen iraunkorraren alde egiteko helburuarekin.