2006. urtetik aurrera, Asturiaseko Cercanías Nukleoak Kalitate Ziurtagiria dauka UNE-EN 13816:2003 arauaren arabera (Bidaiarien garraio publikoa). Arau honek zerbitzuaren kalitate-irizpide eta -maila batzuk ezartzen ditu. Halaber, Renfek bezeroekiko dituen konpromisoak jasotzen dituen Zerbitzu Gutuna ere badu, eta haren betetze-maila Renferen webgunearen bidez jakinarazten diegu bezeroei eta publiko orokorrari.
2022ko emaitzak, oro har, Arauak eskatutako eta Zerbitzu Gutunean ezarritako parametroen barruan egon dira; eta honako hauek izan dira:
Zerbitzu Orokorreko Eskaintza betetzea.
Hiru lineetako tren eskaintza gure bezeroen beharretara eta itxaropenetara egokituta dago, 2022ko azaroan egindako bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera. C1 (7,81), C2 (6,81) eta C3 (7,85) lineetan lortutako gogobetetasun mailak gogobetetasunaren eta itxaropenaren arteko aldea % 10etik gorakoa ez izatearen konpromisoa betetzen du.
Okupazio-maila.
2022ko azaroan egindako bi urtean behin egiten den Edukiera-azterketako datuen arabera, erabiltzaile guztiek metro karratuko 4 bidaiariak zutik baino gutxiagoko okupazio-mailarekin egin zuten bidaia.
Barne erabilerraztasuna: mantentzea.
Erabiltzaileek geltokietako oztopoak gainditzeko gailu mekanizatuak erabat funtzionatzen aurkitu dituzte C1 linean % 99,61ean; C2 linean % 99,43an eta C3 linean % 99,60ean.
Txartelen salmenta: sarean erostea.
C1 lineako erabiltzaileen % 97,11k, C2 lineako % 91,69k eta C3 lineako % 95,20k garraio-txartelak eskuratu ahal izan dituzte trenera igo aurretik, leihatilatan edo Autosalmentako makinetan.
Trenetako eta geltokietako informazioa:
Bidaiariek beharrezko informazioa aurkitu dute trenetan %99,62an, eta geltokietan honako portzentajeetan: C1 linean %91,67, C2an %91,35 eta C3an %83,26. Zerbitzuari buruzko informazioa aldian-aldian eguneratua izan da.
Puntualtasuna: merkataritza-eskaintza betetzea.
C1 lineako trenen % 93,24ak, C2 lineakoen % 93,47ak eta C3 lineakoen % 94,12ak ere puntuala iritsi dira helmugara.
Merkataritza-eskaintza betetze aldera, hiru minutu edo gutxiagoko atzerapenez iritsitako trenen ehunekoa hartzen da kontuan, bertan behera utzitako trenak edo zirkulatu gabeko trenak hiru minutu baino gehiagoko atzerapenez iritsitakotzat jotzen dira.
Bezeroari emandako argibideak.
2022ko azaroan egindako bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera, bezeroek emandako zerbitzuari buruz duten pertzepzio orokorra oso altua izan da. 7,92 C1 linean; 7,33 C2 linean eta 7,87 C3 linean.
Bezeroarekiko harremana: erreklamazioak.
C1, C2 eta C3 lineetako erreklamazioen % 58,51, % 55,84 eta % 53,74ri, hurrenez hurren, gehienez 20 eguneko epean erantzun zaie.
Jarrera eta itxura komertziala.
Bezeroen Gogobetetasun Inkestaren datuen arabera, bidaiariek errespetuzko eta atsegineko tratua jaso dute, C1 linean 8,35eko balorazioarekin, C2an 7,74koa eta C3an 8,81ekoa.
Laguntza.
Zerbitzua etetea eragiten duen gorabeherarik gertatzen denean, horretarako ezarritako jarduera protokola jartzen da martxan, bidaiariei dagokion informazioa eta arreta ahal den neurrian eskaintzekotan.
Ingurumen-baldintzak: klimatizazioa.
Bezeroen % 96,65ek klimatizazio egokiarekin bidaiatu du, eta horrela tren barruan erosotasuna bermatu da.
Garbitasuna: treneko eta geltokietako garbitasun-plana.
Garbiketa- eta mantentze-plan bat ezarri da, eta horri esker, erabiltzaileek geltokiak eta trenak garbitasun-maila egoki eta asegarrian aurkitu dituzte, 2022ko azaroan egindako bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera. Trenak garbitasunak honako balorazioak jaso ditu 0tik 10erako eskalan: 8,20 C1 linean; 7,55 C2 linean eta 8,64 C3 linean; eta geltokien garbiketa honela: 7,73 C1 linean; 7,16 C2 linean eta 7,68 C3 linean.
Telekomunikazioak: trenaren barrualdea.
Trenetako pantaila eta megafonia ekipamenduak joan-etorrien % 99,29 baino gehiagotan ongi ibili dira.
Erasoen aurkako babesa.
Bai trenetan bai geltokietan, eta bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera, delituen aurkako segurtasun sentsazioa C1 linean 7,65ekoa da, C2 linean 6,68koa eta C3 linean 8,43koa, eta horrek C1 eta C3 lineetako bezeroen itxaropenaren eta gogobetetasunaren arteko desbideratze positiboa adierazten du % 2,65ekoa; eta % 21,64koa, hurrenez hurren. Eta bezeroen itxaropenaren eta gogobetetasunaren arteko desbideratze negatibo batekin, baina eskaera mailaren barruan, % -6,83koa C2 linearentzat.
Larrialdien kudeaketa
Bidaiariak tarteka eguneratzen dugun Larrialdietarako planari esker babestuta daude joan-etorri guztietan.
Energia-kontsumoa.
Zerbitzuaren kudeaketaren gaineko Ingurumeneko adierazleak erabiltzen ditugu, energia-kontsumoari dagokionez bereziki, Renferen Web orrian urtero ezagutarazten direnak. Besteak beste, energia-eraginkortasunaren segimendua egitea ahalbidetzen dute, garapen iraunkorraren alde egiteko helburuarekin.