2006. urtetik aurrera, Asturiaseko Cercanías Nukleoak Kalitate Ziurtagiria dauka UNE-EN 13816:2003 arauaren arabera (Bidaiarien garraio publikoa). Arau honek zerbitzuaren kalitate-irizpide eta -maila batzuk ezartzen ditu. Halaber, Renfek bezeroekiko dituen konpromisoak jasotzen dituen Zerbitzu Gutuna ere badu, eta haren betetze-maila Renferen webgunearen bidez jakinarazten diegu bezeroei eta publiko orokorrari.
2024. urtean, emaitzak oro har Arauak eskatutako eta Zerbitzu Gutunean ezarritako parametroen barruan egon dira; eta hauek izan dira:
Zerbitzu Orokorreko Eskaintza betetzea.
Hiru lineetan tren eskaintza bezeroen beharrak eta itxaropenak egokitzen dira, 2024ko azaroan egindako bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera. C1 (7,67), C2 (7,14) eta C3 (7,39) lineetan lortutako gogobetetasun mailak gehienez %10ekoa izateko konpromisoa betetzen du, hau da, gogobetetasunaren eta itxaropenaren arteko aldea ez da % 10etik gorakoa.
Okupazio-maila.
Erabiltzaile guztiek metro karratuko 4 bidaiariak zutik baino gutxiagoko okupazio-mailarekin egin zuten bidaia, 2024ko azaroan egindako edukiera-azterketaren datuen arabera.
Barne erabilerraztasuna: mantentzea.
Erabiltzaileek oztopoak gainditzeko gailu mekanizatuak geltokietan guztiz funtzionamenduan aurkitu dituzte C1 linean % 99,75ean; C2an % 99,89an eta C3an % 99,68an.
Txartelen salmenta: sarean erostea.
C1 lineako erabiltzaileen % 98,52k, C2 lineakoen % 98,57k eta C3 lineakoen % 98,63k garraio-txartelak erosi ahal izan dituzte trenera igo aurretik, leihatilatan edo autosalmentako makinetan.
Trenetako eta geltokietako informazioa:
Bidaiariek eskaintzen den zerbitzuari buruzko beharrezko informazioa aurkitu dute tren guztietan (% 100), eta C1 lineako geltokien % 99,48an, C2ko % 100ean eta C3ko % 99,22an; informazio hori aldian-aldian eguneratu da.
Puntualtasuna: merkataritza-eskaintza betetzea.
C1 trenetako % 96,20, C2 lineakoen % 96,64 eta C3 lineakoen % 94,13 ere garaiz iritsi dira helmugara.
Merkataritza-eskaintza betetze aldera, bost minutu edo gutxiagoko atzerapenez iritsitako trenen ehunekoa hartzen da kontuan, bertan behera utzitako trenak edo zirkulatu gabeko trenak bost minutu baino gehiagoko atzerapenez iritsitakotzat jotzen dira.
Bezeroari emandako argibideak.
Bezeroen poztasunari buruzko inkestako datuen arabera (2024ko azaroan egin zen), emandako zerbitzuari buruz bezeroek duten pertzepzio globalak honako hauen balorazioa lortu du: 7,67 C1 linean; 7,48 C2 linean eta 7,51 C3 linean.
Bezeroarekiko harremana: erreklamazioak.
C1, C2 eta C3 lineetan jasotako erreklamazioen % 63,06 gehienez 20 eguneko epean erantzun ziren.
Jarrera eta itxura komertziala.
Bidaiariek errespetuzko eta atsegineko tratua jaso dute Bezeroen Gogobetetasun Inkestaren datuen arabera, eta 8,58ko balorazioa jaso dute C1 linean, 8,76koa C2an eta 8,45ekoa C3an.
Laguntza.
Zerbitzua etetea eragiten duen gorabeherarik gertatzen denean, horretarako ezarritako jarduera protokola jartzen da martxan, bidaiariei dagokion informazioa eta arreta ahal den neurrian eskaintzekotan.
Ingurumen-baldintzak: klimatizazioa.
Bidaiari guztien % 99,95 klimatizazio egokiarekin bidaiatu da; ondorioz, tren barruan erosotasuna bermatu dela esan daiteke.
Garbitasuna: treneko eta geltokietako garbitasun-plana.
Garbiketa- eta mantentze-plan bat ezarri da, eta horri esker erabiltzaileek geltokiak eta trenak garbitasun maila egoki eta asegarri batekin aurkitu dituzte, 2024ko azaroan egindako bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera, trenen garbitasunak honako balorazioak lortu ditu 0tik 10erako eskalan: 7,94 C1 linean; 8,26 C2 linean eta 8,01 C3 linean; eta geltokien garbiketa honela: 7,58 C1 linean; 7,81 C2 linean eta 7,46 C3 linean.
Telekomunikazioak: trenaren barrualdea.
Trenetako teleadierazle eta megafonia ekipamenduak joan-etorrien % 100ean bermatuta egon dira.
Erasoen aurkako babesa.
Bai trenetan bai geltokietan, segurtasunaren sentsazioa bidaiarien itxaropenak gainditzen ditu hiru lineetan, bezeroen poztasunari buruzko inkestaren datuen arabera: C1 lineak 7,86ko balorazioa jaso zuen; C2k 7,65ekoa eta C3k 7,90ekoa.
Larrialdien kudeaketa
Bidaiariak tarteka eguneratzen dugun Larrialdietarako planari esker babestuta daude joan-etorri guztietan.
Energia-kontsumoa.
Zerbitzuaren kudeaketaren gaineko Ingurumeneko adierazleak erabiltzen ditugu, energia-kontsumoari dagokionez bereziki, Renferen Web orrian urtero ezagutarazten direnak. Besteak beste, energia-eraginkortasunaren segimendua egitea ahalbidetzen dute, garapen iraunkorraren alde egiteko helburuarekin.