Asturiasko Cercanías Nukleoaren Zerbitzu Gutunean ezarritakoaren arabera eta C1, C2 eta C3 lineak UNE-EN 13816:2003 (Bidaiarien Garraio Publikoa) araaren arabera ziurtatuta daudela, Asturiasko Cercanías Nukleoak ingurumen-adierazle sorta bat du, eta adierazle horiek gainbegiratzen ditu eremu geografiko honetan Cercanías zerbitzua kudeatzeko.

  • C-1 linea Gijón/Oviedo - Puente de los Fierros.
  • C-2 linea Oviedo - El Entrego.
  • C-3 linea Llamaquique / Oviedo – San Juan de Nieva.

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasunekoa, garbitasunekoa, etab). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu.

  • 2021. urtean, uraren kontsumoa 0,259 litrokoa izan zen garraiatutako bidaiari bakoitzeko eta egindako kilometro bakoitzeko.
  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
  • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Bestalde, Asturiasko Cercanías Nukleoan kontsumitutako paper guztia aldez aurretik birziklatutakoa da.
  • 2021ean, paper-kontsumoa garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko 0,098 gramo izan da.
  • Trenbidea garraiobiderik eraginkorrena da energiari dagokionez: trena erabiltzen duen bidaiariak, autoz bidaiatuta baino 3 eta 10 aldiz gasolina gutxiago gastatzen du kilometroko. Hegazkinarekin alderatuz, berriz, 20 aldiz gutxiago.
  • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
  • Urteko trakzio-energiaaren aurreikusitako kontsumoa 2021. urtean honako hau izan zen:

    • C-1 linea: 0,25615 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.
    • C-2 linea: 0,28017 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.
    • C-3 linea: 0,33208 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.
  • Asturiaseko Zerbitzu Publikoaren Gerentzia
  • C/Uría, s/n Estación de Ferrocarril, Edificio Anexo, 33003 Oviedo.
  • Telefonoa: 985 981 441
  • Helbide elektronikoa: Asturiaseko bezeroa