Asturiasko Cercanías Nukleoaren Zerbitzu Gutunean ezarritakoaren arabera eta C1, C2 eta C3 lineak UNE-EN 13816:2003 (Bidaiarien Garraio Publikoa) araaren arabera ziurtatuta daudela, Asturiasko Cercanías Nukleoak ingurumen-adierazle sorta bat du, eta adierazle horiek gainbegiratzen ditu eremu geografiko honetan Cercanías zerbitzua kudeatzeko.

  • C-1 linea Gijón/Oviedo - Puente de los Fierros.
  • C-2 linea Oviedo - El Entrego.
  • C-3 linea Llamaquique / Oviedo – San Juan de Nieva.

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasunekoa, garbitasunekoa, etab). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu.     

  • 2023an, ur-kontsumoa garraiatutako bidaiari bakoitzeko eta ibilitako kilometro bakoitzeko 0,089 litro izan zen.
  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
  • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Gainera, Asturiasko Cercanías nukleoan kontsumitzen den paper guztia ekologikoa da, Europako Ekoetiketaren irizpideen arabera ziurtatua.
  • 2023an, paper-kontsumoa garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko 0,025 gramo izan zen.
  • Trenbidea da energia-eraginkortasunari dagokionez garraiobide eraginkorrena, izan ere, Renfe Viajerosek kontsumitzen duen trakzio energiaren elektrizitate guztia % 100 jatorri berriztagarriko berme-ziurtagiria du, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) emandakoa.
  • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
  • Urteko trakzio-energiaaren aurreikusitako kontsumoa 2023. urtean honako hau izan zen:

    • C-1 linea: 0,07807 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.
    • C-2 linea: 0,08215 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.
    • C-3 linea: 0,43157 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.
  • Trakzio elektrikoarekin lotutako isuriak zero dira, kontsumitzen den energia elektriko guztia % 100ean berriztagarria baita. Ondorioz, AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu da Tren Elektrikoari dagokionez.
  • Núcleo de Cercanías de Asturias:
  • C/ Uría, s/n. Edificio Anexo a la Estación de Renfe. 33003 OVIEDO
  • Telefonoa: 985 981 441 984 111 133 / 912 320 320