2005etik, Bilboko Aldirietako guneak Kalitate Ziurtagiria du UNE-EN 13816 arauaren arabera (Bidaiarien Garraio Publikoa), zeinak zerbitzuaren kalitatearen irizpide eta maila batzuk ezartzen dituen. Arau hau Zerbitzu Gutunari lotuta dago, hura ere ziurtatua, eta bertan Renfek bere bezeroekin dituen konpromisoak jasotzen dira. Konpromiso horien betetze-maila Renferen webgunean jakinarazten diegu bezeroei eta oro har publikoari.
2025. urtean, emaitzak oro har Arauak eskatutako eta Zerbitzu Gutunean ezarritako parametroen barruan egon dira; eta hauek izan dira:
Zerbitzu Orokorraren Eskaintza.
Trenen eskaintza orokorra bezeroen beharretara eta itxaropenetara egokitzen da, 2025eko Kalitate Inkestan lortutako emaitzen arabera. Linea bakoitzean lortutako emaitza 6,28koa izan da C-1erako, 6,27koa C-2rako eta 4,82koa C-3rako. Lehenengo bien (C1 eta C2) kalifikazioak nabarmen egin du hobera eta okerrera C3an.
Okupazio-maila.
Erabiltzaileen % 100ak metro koadroko 4 zutik doazen bidaiariak baino gutxiagoko okupazio-mailarekin bidaiatu zuten, Edukieraren urteko azterketaren datuen arabera.
Barne erabilerraztasuna: mantentzea.
Erabiltzaileen % 99k baino gehiagok sareko geltokietara sartzeko eskailera mekanikoak erabilgarri eta guztiz funtzionamenduan zeudela ikusi dute. Sarearen erabiltzaileen % 97k baino gehiagok igogailuak erabilgarri zeudela ikusi dute.
Txartelen salmenta: sarean txartela erostea eta baliozkotzea.
C1 lineako erabiltzaileen % 100ek, C2 lineako % 100ek eta C3 lineako % 99,42k garraio-txartelak erosi ahal izan dituzte trenera igo aurretik, leihatilatan edo Autosalmentako makinetan. Gainera, erabiltzaileen % 100ek txartelak balioztatu ahal dituzte bidaiaren aurretik edo ondoren.
Trenetako eta geltokietako informazioa:
Bilboko Aldiriko Trenbide Sarearen bezeroen ia % 100ek zerbitzua ematen duten trenetan eskaintzen den zerbitzuari buruzko beharrezko informazioa aurkitu dute, eta informazioa aldian-aldian eguneratzen da.
Bidaiarien % 98k baino gehiagok linea guztietako geltokietan eskaintzen den zerbitzuari buruzko beharrezko informazioa kontsultatu ahal izan dute, eta informazio hori ere aldian-aldian eguneratzen da.
Puntualtasuna: merkataritza-eskaintza betetzea.
C1 lineako tren programatuen % 96,93, C2 lineakoen % 96,09 eta C3 lineakoen % 86,62 garaiz iritsi dira helmugara. Merkataritza-eskaintzaren betetze-mailatzat hartzen da helmugara 5 minutu edo gutxiagoko atzerapenarekin iritsitako trenen ehunekoa % 98 baino handiagoa denean, barne hartuta ezabatutako edo zirkulatu gabeko trenak eta 5 minutu baino gehiagoko atzerapenarekin iritsitakoak.
Bezeroari emandako argibideak.
Bezeroen gogobetetze-mailari buruzko inkesten datuen arabera, 10en gaineko balorazio orokorra 7,27koa da C1 linearako, 6,61ekoa C2rako eta 5,89koa C3rako.
Bezeroarekiko harremana: erreklamazioak.
Erreklamazioen % 91,54 20 egun baino lehen erantzun zen, eskatutako exijentzia maila nabarmen gaindituz (> %80).
Bezeroarentzako arreta-zerbitzua: eskuragarritasuna geltokietan.
Bidaiarien % 92,5 baino gehiagok publikoari zuzendutako arreta pertsonaleko bermatutako ordutegira sarbidea izan zuten, hura ezarrita duten geltokietan.
Ingurumen-baldintzak: klimatizazioa.
C-1 eta C-2 lineetako bezeroen % 99,78k klimatizazio egokiarekin bidaiatu dute; ondorioz, tren barruan erosotasuna bermatu dela esan daiteke. C-3an % 99,54koa izan zen.
Garbitasuna: treneko eta geltokietako garbitasun-plana.
Garbiketa- eta mantentze-plan bat dago, eta horri esker erabiltzaileek geltokiak eta trenak garbitasun-maila egoki eta asegarrian aurkitu dituzte. Bidaiarien pertzepzioa trenen barruan, 2025eko Hautemandako Kalitatearen Inkestaren datuen arabera, 8,26 da C-1 linean, 7,72 C-2 linean eta 7,32 C-3 linean, guztiak eskakizun-mailaren gainetik. Trenetan zein geltokietan egindako aldizkako ikuskapenetan, nukleoko linea guztietan 9,75etik gorako puntuazioa lortzen da. Bezeroek geltokien garbitasunari 7,73ko puntuazioa eman diote C1ean, 7,39koa C2an eta 7,32koa C3an, eta guztiak eskakizun-mailaren gainetik daude (eskakizun-maila 7 da).
Telekomunikazioak: trenaren barrualdea.
Treneko teleadierazle eta megafonia sistemaren funtzionaltasuna bermatu da C1 eta C2 lineetako bidaien % 99,91ean eta C3 lineako bidaien % 99,87an.
Erasoen aurkako babesa.
Bai trenen bai geltokien kasuan, delituen aurkako segurtasun sentsazioak bidaiarien itxaropenak gainditzen ditu C1 eta C3 lineetan, eta 7,10eko puntuazioa lortu da C1ean eta 6,36koa C3an, hurrenez hurren. C2 linean, puntuazioa Eskakizun Mailaren eta Egoera Onartezinaren artean kokatzen da, 6,12ko balioarekin.
Larrialdien kudeaketa
Bezeroak babestuta daude bidaietan, aldizka eguneratzen den Larrialdi Plan batek, zeinak larrialdi egoeran jokatzeko modua adierazten duen, bai trenetan bai geltokietan; plan hori leku ikusgarri batean dago eta horretarako plano bat barne hartzen du.
Ingurumen-inpaktua
Zerbitzuaren kudeaketaren gaineko ingurumen-adierazleak erabiltzen ditugu, bereziki energia, ur eta paper kontsumoari buruzkoak, Renferen webgunean urtero argitaratzen direnak. Besteak beste, energia-eraginkortasunaren segimendua egitea ahalbidetzen dute, garapen iraunkorraren alde egiteko helburuarekin.