Bilboko Aldirietako Nukleoaren Zerbitzuen Kartan eta UNE-EN 13816 (Bidaiarien Garraio Publikoa) arauaren araberako C1, C2 eta C3 lineen ziurtapenean ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Zerbitzu Publikoaren Gerentziak Bilboko Hiriguneko Aldiriko Zerbitzuaren kudeaketarako gainbegiratzen diren ingurumen-adierazle batzuk ditu.

  • C-1 linea Bilbo Abando – Santurtzi
  • C-2 linea Bilbo Abando - Muskiz
  • C-3 linea Bilbo Abando – Orduña

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera desberdinetarako (sanitarioa, garbitasunekoa, etab). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2022an, kontsumoa garraiatutako bidaiari eta egindako kilometro bakoitzeko 0,0127 litro izan zen.

  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
    • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Bestalde, Bilboko Aldirietako Gunean kontsumitutako paper guztia aldez aurretik birziklatutakoa da.
          • 2022an, paperaren kontsumoa bidaiari bakoitzeko eta kilometro bakoitzeko 0,00017 kilogramokoa izan da.
          • Trenbidea garraiobiderik eraginkorrena da energiari dagokionez: trena erabiltzen duen bidaiariak, autoz bidaiatuta baino 3 eta 10 aldiz gasolina gutxiago gastatzen du kilometroko. Hegazkinarekin alderatuz, berriz, 20 aldiz gutxiago.
                • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
                  • 2022ko urteko trakzio-energiaren aurreikusitako kontsumoa honako hau izan zen:

                            o  0,1736 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

                              o C-2 linea: 0,3748 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

                                o C-3 linea: 0,2427 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

                                • Trakzioari lotutako emisioak zero dira, erabilitako energia elektriko guztia % 100 jatorrizko bermea duen ziurtagiriarekin hornitzen baita. Horretarako, AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu da Tren Elektrikoarentzat.
                                • Euskadiko Aldirien Nukleoko Gerentzia: Plaza Biribila, 2 - 3. solairua - 48008 Bilbo.
                                • Telefonoa: 944 879 222
                                • Faxa: 944 879 211
                                • Helbide elektronikoa: Bilboko bezeroa