Bilboko Aldirietako Gunearen Zerbitzuen Gutunean eta UNE-EN 13816 (Bidaiarien Garraio Publikoa) arauaren araberako C1, C2 eta C3 lineen ziurtapenean ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Zerbitzu Publikoaren Arloko Gerentziak Bilboko Aldirien Guneko Zerbitzuaren kudeaketarako gainbegiratzen diren ingurumen-adierazle batzuk ditu.

  • C-1 linea Bilbo Abando – Santurtzi
  • C-2 linea Bilbo Abando - Muskiz
  • C-3 linea Bilbo Abando – Orduña

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera desberdinetarako (sanitarioa, garbitasunekoa, etab). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2023an, kontsumoa garraiatutako bidaiari eta egindako kilometro bakoitzeko 0,01517 litro izan zen.

  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
    • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Bestalde, Bilboko Aldirietako nukleoan kontsumitutako paper guztia ekologikoa da, Europako Etiketa Ekologikoaren irizpideen arabera ziurtatua.
          • 2023an, paper-kontsumoa garraiatutako bidaiariak eta egindako kilometro bakoitzeko 0,006451 kilogramo izan zen.
          • Trenbidea da energia-eraginkortasunari dagokionez garraiobide eraginkorrena, izan ere, Renfe Viajerosek kontsumitzen duen trakzio energiaren elektrizitate guztia % 100 jatorri berriztagarriko berme-ziurtagiria du, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) emandakoa.
                • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
                  • 2023an trakzio energiaren aurreikusitako urteko kontsumoa honako hau izan da:

                            o  C-1 linea: 0,10836 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

                              o  C-2 linea: 0,22097 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

                                o  C-3 linea: 0,15034 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

                                • Trakzio elektrikoarekin lotutako isuriak zero dira, kontsumitzen den elektrizitate guztia %100 berriztagarria baita. Ondorioz, Tren Elektrikoak AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu du.
                                • Euskadiko Aldirien Nukleoko Gerentzia: Plaza Biribila, 2 - 3. solairua - 48008 Bilbo.
                                • Telefonoa: 944 879 222
                                • Faxa: 944 879 211
                                • Helbide elektronikoa: Bilboko bezeroa