Bilboko Aldirietako Gunearen Zerbitzuen Gutunean eta UNE-EN 13816 (Bidaiarien Garraio Publikoa) arauaren araberako C1, C2 eta C3 lineen ziurtapenean ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Zerbitzu Publikoaren Arloko Gerentziak Bilboko Aldirien Guneko Zerbitzuaren kudeaketarako gainbegiratzen diren ingurumen-adierazle batzuk ditu.
Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasunekoa, garbitasunekoa, etab). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2024. urtean, kontsumoa bidaiariak garraiatutako eta kilometro bakoitzeko 0,01602 litro izan da.