Bilboko Aldirietako Gunearen Zerbitzuen Gutunean eta UNE-EN 13816 (Bidaiarien Garraio Publikoa) arauaren araberako C1, C2 eta C3 lineen ziurtapenean ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Zerbitzu Publikoaren Arloko Gerentziak Bilboko Aldirien Guneko Zerbitzuaren kudeaketarako gainbegiratzen diren ingurumen-adierazle batzuk ditu.

  • C-1 linea Bilbo Abando Indalecio Prieto intermodala - Santurtzi
  • C-2 linea Bilbo Abando Indalecio Prieto intermodala – Muskiz
  • C-3 linea Bilbo Abando Indalecio Prieto intermodala – Urduña

Trenbide-ustiapenak ur-kontsumoaren beharra du erabilera ezberdinetarako (osasunekoa, garbitasunekoa, etab). Ondasun urria den heinean, kontsumoaren kudeaketarako teknikak ezartzen ditugu eta uraren erabilpen eraginkorragoa lortzeko instalazioak hobetzeari ekiten diogu. 2025. urtean, kontsumoa bidaiariak garraiatutako eta kilometro bakoitzeko 0,01040 litro izan da.

  • Enpresa jarduera orok behar du papera hein batean. Hori horrela, baliabide naturalak hobeto baliatzen ditugula bermatzeko paperaren erabilpena kontrolatzea nahitaezkoa da.
  • Paperaren erabilera ahal den neurrian murrizten saiatzen gara teknologia-berrikuntzako planekin eta teknologia berrien erabilera gero eta nabarmenagoarekin. Bestalde, Bilboko Aldirien nukleoan kontsumitutako paper guztia ekologikoa da, Europako Etiketa Ekologikoaren irizpideen arabera ziurtatua.
  • 2025ean, papera kontsumitu zen 0,02510 kilogramo garraiatutako bidaiari eta egindako kilometro bakoitzeko.
  • Trenbidea da energia-eraginkortasunari dagokionez garraiobide eraginkorrena, izan ere, Renfe Viajerosek kontsumitzen duen trakzio energiaren elektrizitate guztia % 100 jatorri berriztagarriko berme-ziurtagiria du, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) emandakoa.
  • Gure trenak trakzio-energiako eraginkortasun sistemekin hornitu ditugu, esaterako, errekuperazioko balazta elektrikoa gehituz. Honi esker, balaztatze-energiaren parte bat sarera itzultzea posible da, inguruan dauden beste tren batzuek energia hori baliatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, diseinuaren eta eraikuntza prozesuaren aldetik aurrerapauso handiak egiten ari dira energetikoki eraginkorragoak diren trenak lortzeko.
  • Urteko trakzio-energiaaren aurreikusitako kontsumoa 2025. urtean honako hau izan zen:

o C-1 linea: 0,12376 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

o C-2 linea: 0,15088 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

o C-3 linea: 0,15835 kWh garraiatutako bidaiari eta ibilitako kilometro bakoitzeko.

  • Trakzio elektrikoarekin lotutako isuriak zero dira, kontsumitzen den energia elektriko guztia % 100ean berriztagarria baita. Ondorioz, AENORen Karbono Neutro ziurtagiria lortu da Tren Elektrikoari dagokionez.
  • Euskadiko Aldirien Nukleoaren Eremu Gerentzia: Renfe Viajeros, Plaza Biribila, 2 - 3. solairua - 48008 Bilbo.
  • Telefonoa: +34 944 879 222
  • Faxa: +34 944 879 211
  • Helbide elektronikoa: Bilboko bezeroa