Bizikletak
Zure bizikletak doan bidaiatzen du zurekin Cercanías-eko tren guztietan. Honako hauek bakarrik kontuan hartu behar dituzu:
- Pertsona bakoitzeko gehienez bizikleta batekin bidaiatu ahal izango duzu
- Bizikleta horretarako jarri diren espazioetan kokatu behar da. Trenean seinaleztatutako gunerik ez badago, jarri sarbide-plataforman, korridoreen edo tolestu ezin diren eserlekuen guneetako espazioa hartu gabe.
- Jende asko badago trenean eta ezin baduzu bizikletarekin bidaiatu, beste tren batean bidaia edo txartelaren zenbatekoa itzultzea aukera dezakezu.
- Bizikleta zure ardura da. Ardura zaitez hura igotzeaz, zaintzeaz eta trenetik jaisteaz, kalteak edo galerak ekiditeko.
- Nahiago baduzu, geltokietan gaitutako aparkalekuetan utz dezakezu bizikleta. Kontsultatu informazio guztia.
Maskotak
Zure maskotak doan bidaiatzen du zurekin Cercanías-eko tren guztietan. Honako hauek bakarrik kontuan hartu behar dituzu:
- Etxeko animaliak onartzen dira (txakurrak, katuak eta hegaztiak) pisu mugarik gabe eta uhalarekin lotuta badaude
- Zurekin doan bidaiatzen dute eta ez dute txartelik behar
- Ez dute kaiolan edo kutxan bidaiatu behar
- Txakurrek muturrekoarekin bidaiatu behar dute
- Pertsona bakoitzeko gehienez maskota batekin bidaiatu ahal izango duzu
Gida- eta laguntza-txakurrek pisu edo garraio mugarik gabe bidaiatzen dute.
Zure maskota zure familiako kide bat da. Errespetatu arauak, ondoeza, kalteak edo narrioak ekiditeko eta bidai seguru eta eroso batez gozatzeko.